3/2021 Foru Araua argitaratzen da, urterako zerga alorreko aldaketa jakin batzuk onesten dituena.

3/2021 Foru Arauaren aldaketak arau hauei eragiten diete: Zergen Foru Arau Orokorra, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio, eta Obren gaineko Zerga, Ez-egoiliarren errentaren gaineko Zerga eta Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko Foru Araua.

Hartutako neurrien artean nabarmentzekoak dira ondorengo hauek:

  • 720 eredua: atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideei buruz informatzeko betebeharra. Funtsezko aldaketa sartzen da atzerrian kokatu baina Europar Batasunaren barruan dauden ondasun eta eskubideei dagokienez.
  • ​Stock options:sorrera berriko entitate berrietako langileen akzio edo partaidetzen gaineko aukerak baliatzearen erregulazioa aldatzen da.
  • Enpresen kapitalizazioa sustatzeko konpentsazioa: finkatzen da ondare garbiaren kontzeptua, zerga ondorioetarako.
  • JEZ: energia merkaturatzeko, gasa fabrikatzeko eta banatzeko eta azalera handietako bestelako merkataritza mistoko jarduerei dagozkien epigrafe berriak gehitu dira. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuei dagozkien epigrafeen sailkapena aldatu da. 

​Informazio gehiago: 3/2021 Foru Araua