Atzealdea Errenta Balio negoziagarrien administrazio eta gordailu gastuen kenkaria

Errenta Balio negoziagarrien administrazio eta gordailu gastuen kenkaria

Argitaratze data: 2008/08/11

Kontsultak

Dagoeneko jasoa dut zuen autolikidazio proposamena, baina kapital higigarriaren errenten atalean ez dizkidate kendu errenta horiek lortzeko izandako gastuak (252,02 €).

Zein ataletan sartu behar ditut gastu horiek?

Erantzuna

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak bere 37, 38 eta 42. artikuluetan dioenarekin bat, 2007ko ekitalditik aurrera ez da inolako gasturik onartzen edozein motatako entitatetako fondo propioetako partaidetzaz lortutako etekinen kasuan (dibidenduak) edo kapital propioak hirugarrenei lagaz lortutako etekinenean (interesak).

Beraz, zure kontsultan aurkezten dituzun administrazio eta gordailu gastuak ez dira kenkaridunak, lortzen dituzun kapital higigarriaren etekinetan. 

Araudia

  • Abenduaren 29ko 10/2006 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa.