TicketBAI: FakturaBAI - Fakturen kontsulta – Balidazioen eguneraketa
Dagoeneko eskuragarri daude FakturaBAI, Fakturen Kontsultaren bertsio berriak. Gainera, balidazio eta errore zerrendak eguneratu dira.
- 10018
Gaur jarri dira martxan FakturaBAI eta Fakturen Kontsultaren bertsio berriak:
- FakturaBAI:
- Bidaia-agentzietarako, ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien erregimenetarako fakturak jaulkitzeko aukera (BEZaren erregimenak, 03, 05 eta 09 kodeekin)
- Faktura sinplifikatu baten truke ordezko faktura osoa jaulkitzeko aukera
- Kreditu kobraezinagatik edo konkurtsoagatik faktura zuzentzaileak igortzeko hobekuntza
- Fakturei testu edo iruzkin-lerroak gehitzeko aukera.
- Fakturen Kontsulta:
- TicketBAIn erregistratutako fakturen laburpena eta kontsulta hobetzen duten funtzionalitate berriak gehitzen dira
- Faktura baten historia kontsultatzeko aukera
- “Konputa” kontzeptu berria: zerga mailan zenbatuko diren akatsik gabe jasotako fakturei lotua
- Fakturak bilatzeko iragazki berriak: faktura mota, jatorrizko zerbitzua, egoera
- Bidalitako fakturen informazioa Excelen deskargatzeko aukera: zerga-informazioa, balizko akatsen zerrenda...
Gainera, TicketBAI fitxategien eta Zuzendu fitxategien balioztapenak eta errore zerrendak eguneratu dira.