TicketBAI fitxategiak bidaltzeko gizarte-lankidetza

523/2020 Foru Agindua, abenduaren 23koa, argitaratu da, TicketBAI obligazioa betetzearen ondorioz sortutako TicketBAI fitxategiak bidaltzeko gizarte lankidetzaren baldintzak onartzen dituena.

Foru agindu horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin Lankidetza Akordioa onartu da, TicketBAI betebeharra betetzeagatik sortutako TicketBAI fitxategiak hirugarren pertsona eta erakundeen izenean bidalketa, zergaduna edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga-ordezkaritzaren erroldan behar bezala inskribatuta dagoen beste pertsona batek egiten duenean.

Informazio gehiago:

Loturak: