TicketBAI -Proben ingurunea-

Abian jarri da Gipuzkoako TicketBAI sistemaren kanpoko PROBEN ingurunea

Gipuzkoako Foru Ogasunak proba ingurune bat jarri du enpresa edo pertsona interesdunen eskura, sistema informatikoek TicketBAIren zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu ahal izateko.

Urriaren 13tik aurrera, proba ingurune bat izango da eskura, softwarea garatzen duten enpresek eta interesa duten pertsonek TicketBAI fakturak nola bidali eta nola baliogabetzen diren proba dezaten.

Proiektuan parte hartzeko, aldez aurretik mezu elektroniko bat bidali beharko da, interesdunaren datuak adierazita.

Proiektuan parte hartzeko eta probak egiteko oinarrizko jarraibideak "TicketBAI proba ingurunearen gida.pdf" dokumentuan kontsulta daitezke.

TicketBAIrekin integratzeko behar den dokumentazio teknikoa gure webguneko dokumentazio atalean eguneratuta dago.

 

Informazio gehiago: