TicketBAIren hasiera atzeratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Covid-19k sortutako egoeraren ondorioz
- 792
Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAIren hasiera urtebete atzeratzea erabaki du, 2022ko urtarrilaren 1era arte, Covid-19k sortutako egoera dela eta.
Aurreikusita zegoen proiektua Gipuzkoan 2021eko urtarrilaren 1ean hastea eta, hortik aurrera, 2022ko amaierara arte pixkanaka zabaltzea, baina gaur iragarritako erabakiarekin derrigortasuna urtebete atzeratuko zen.
Zerga-betebehar berri horrek jarduera ekonomikoak egiten dituzten eta euskal zerga-ikuskaritzaren eskumenekoak diren zergadun guztiei eragiten die, 54.000 inguru Gipuzkoan.