Udal entitateen batez besteko ordainketa epea 2020ko 4. hiruhilekoan.

2020ko laugarrengo hiruhilekoan, Gipuzkoako udalek eta horien mendeko entitateek beren hornitzaileei egindako ordainketen batez besteko epea (OBBE) 8,41 egunekoa izan da.

 

      

Kalkulu hori egiteko, abenduaren 22ko 1040/2017 Errege Dekretuan ezarritako metodologia erabili da:

  • Ordaindutako fakturen OBBEa zehazteko, faktura onartu den egunetik ordaindu arte igarotako egun kopurua kalkulatuko da.
  • Ordaindu gabeko fakturen OBBEa zehazteko, faktura onartu den egunetik hiruhilekoaren azken egunera arte igarotako egun kopurua kalkulatzen da (kasu honetan 2020ko abenduaren 31 arte).

Ordainketak, batez beste, legezko epe barruan eginak izateko, OBBEak ez du 30 egunekoa baino handiagoa izan behar.

 

Datuen arabera, 2020ko laugarrengo hiruhilekoan, 76 udalek ordaindu dituzte beren fakturak, batez beste, legezko epe barruan; epe hori bi udalek gainditu dute; eta 11 udalek ez dute informaziorik bidali.

 

Informazio gehigarria: 2020ko laugarren hiruhilekoko OBBEa