Udal entitateen batez besteko ordainketa epea 2025eko 3. hiruhilekoan

2025eko hirugarrengo hiruhilekoan, Gipuzkoako udalek eta horien mendeko entitateek beren hornitzaileei egindako ordainketen batez besteko epea (OBBE) 5,91 egunekoa izan da. Kalkulu hori egiteko, abenduaren 22ko 1040/2017 Errege Dekretuan ezarritako metodologia erabili da:

Toki entitate
  • Ordaindutako fakturen OBBEa zehazteko, faktura onartu den egunetik ordaindu arte igarotako egun kopurua kalkulatuko da.
  • Ordaindu gabeko fakturen OBBEa zehazteko, faktura onartu den egunetik hiruhilekoaren azken egunera arte igarotako egun kopurua kalkulatuko da (kasu honetan 2025eko irailaren 30 arte).

Ordainketak, batez beste, legezko epe barruan eginak izateko, OBBEak ez du 30 egunekoa baino handiagoa izan behar.

Datuen arabera, 2025eko hirugarrengo hiruhilekoan, 81 udalek ordaindu dituzte beren fakturak, batez beste, legezko epe barruan; eta 6 udalek ez dute informaziorik bidali.

Informazio gehigarria: 2025eko hirugarrengo hiruhilekoko OBBEa  (PDF)