Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa: 2021 eta 2022ko aurreikuspenak

Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (FPEK), 2021eko urriaren 15eko bileran, zerga itunduen bilketa aurreikuspenak onartu zituen 2021erako eta 2022rako.

Era berean, FPEK-k onartu zituen diputazioek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenen aurreikuspenak ere. Aurreikuspen horietan oinarrituta kalkulatu dira, behin-behinean, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsarenak ere. Informazio hori guztia jasota dago txosten honetan, eta bere eranskinetan.

Informazio gehiago: UFFF 2021 eta 2022ko aurreikuspenak