Udalen eta mankomunitateen 2019ko aurrekontuen onarpena

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

2020ko aurrekontuei dagokienez, zazpi udalek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2020-01-01 baino lehen.

2019. urtean zehar, maiatzaren 31 arte, 83 udalek eta 17 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 84 udalek eta 21 mankomunitatek).

Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2019 eta 2020ko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Informazio gehigarria : 2019- 2020ko aurrekontuen onarpenak