Udalen eta mankomunitateen 2022ko aurrekontuen onarpena

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
2022ko aurrekontuei dagokienez, bost udalek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2022-01-01 baino lehen.
2022. urtean zehar, apirilaren 30 arte, 79 udalek eta 20 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 74 udalek eta 17 mankomunitatek).
Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2021 eta 2022ko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Informazio gehigarria : 2021- 2022ko aurrekontuen onarpenak