Udalen eta mankomunitateen 2026 aurrekontuen onarpena

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

toki entitate

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

2026ko aurrekontuei dagokienez, sei udalek eta mankomunitate batek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2026-01-01 baino lehen.

2026ko otsailaren 28ra arte, 59 udalek eta 10 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 64 udalek eta 10 mankomunitatek). 

Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2025 eta 2026ko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Informazio gehigarria : 2025- 2026ko aurrekontuen onarpenak