Zeintzuk dira TicketBAI sistemarekin bateragarriak diren ziurtagiri digitalak?

TicketBAI irtenbideak ziurtagiri hauetakoren bat erabiltzea eskatzen du:

  • Gailuaren ziurtagiria: gailu bakoitzerako identitate bakarra ematen duen kualifikaziorik gabeko ziurtagiria, fakturak igortzeko erabiltzen den gailuan instalatua eta hari lotua.
  • Pertsona fisikoaren edo erakundeko ordezkariaren ziurtagiria: ziurtagiri kualifikatuak hurrenez hurren, pertsona fisiko edo juridikoaren identitatea egiaztatzeko aukera ematen du.
  • Enpresaren zigilua: laguntzarik gabe aplikagarri batek erabil dezakeen ziurtagiri kualifikatua da, sail edo lantalde bateko kide diren pertsona talde batek ere erabil dezake. Enpresa baten egunerokotasunean kautxuzko zigilu baten ohiko erabilerarekin aldera daitekeen ziurtagiri bat da.
  • Autonomo ziurtagiria: kualifikaziorik gabeko ziurtagiria, jarduera ekonomikoak autonomo gisa deklaratzen dituzten eta ziurtagiri horren eskatzailearen IFZ bermatzea helburu duten pertsona fisikoentzat emana.