Zer adierazi behar da “Zuzendutako oinarria” eremuan, “Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa” blokearen barruan?

Honako hauek adierazi beharko dira:

  • Zuzendutako fakturaren “Zerga oinarria” eremuaren balioa, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta eta salbuetsi gabe badago.
  • Zuzendutako fakturaren “Zerga oinarria” eremuaren balioa, “Salbuetsiaren Xehetasuna” eremuaren barruan, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta eta salbuetsita badago. 
  • Zuzendutako fakturaren “Zenbatekoa” eremuaren balioa, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta ez badago.
  • Zuzendutako fakturaren “Kostuaren zerga oinarria” eremuaren balioa, baldin eta zuzendutako fakturan jasotako eragiketa BEZaren arloko erakundeen taldearen araubide berezian badago (maila aurreratua).”