Zerbitzuen etena
Otsailaren 2an, igandea
- 441

Datorren igandean, otsailaren 2an Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu elektronikoetan mantentze-lanak egingo dira.
Horren ondorioz, jakinarazten dugu gerta daitekeela, Ogasun eta Finantza Departamentuak ematen dituen hainbat online tramite eta izapideak erabilgarri ez izatea aldi baterako.
Esku-hartzeak ez du eraginik izango TicketBAI zerbitzuetan.
Mantentze-lanak honela daude aurreikusita:
- Otsailaren 2an, igandea, 09:00etatik 12:00etara
Barkatu eragozpenak.