Zerga araudia: atal berriak

Zerga araudia: atal berriak (kronologikoa eta nobedadek)

“Zerga Araudia” atalean aldaketak egin ditugu, hain zuzen ere Ogasun eta Finantza Departamentuko webgunean.

Orain arte araudia zergaz zerga kontsultatu zitekeen soilik.

Orain beste bi atal berri sortu ditugu: zerga araudi kronologikoa eta nobedadeak zerga araudian.

  • Zerga araudi kronologikoa: araudia urtez urte dago ikusgai, eta mailaka sailkaturik (Foru Arauak, Foru Dekretuak). Atal honetan 2010etik gaur arte onarturiko zerga araudia dago argitaratuta.

  • Nobedadeak zerga araudian: azken 6 hilabetetan onarturiko araudia dago ikusgai, GAOn argitalpen dataren arabera ordenatuta.