Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2025eko apirilaren 30era arte
Apirilera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %8,1 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %9,0 hazi direlako, eta itzulketak %11,3. Zuzeneko zergak %1,8 handitu dira, zeharkako zergak %7,9 eta Estatuarekiko doikuntzak %41,7.
- 208

Apirilera arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZagatik Estatuarekin egiten diren doikuntzak, kapital higikorraren etekinen atxikipenak, BEZa eta lan atxikipenak. Bestalde, apirilera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da BEZaren eta PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla.
Informazio gehiago: Zerga-bilketa apirila (PDF)