Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2026ko abuztuaren 31ra arte

Abuztura arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %5,2 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %5,1 hazi direlako, eta itzulketak %4,6. Zuzeneko zergak %8,6 handitu dira, zeharkako zergak %2,5 eta Estatuarekiko doikuntzak %3,5 gutxitu dira.

dirua

Eragin horretaz aparte, abuztura arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, Ondare irabazien etekinen atxikipenak, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala eta BEZa. Bestalde, abuztura arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da Estatuarekin egiten diren zerga berezien doiketen ordainketa handitu dela.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa abuztua (PDF)