Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan abuztuaren 31ra arte

Abuztura arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren jaitsiera %10,6 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %8,2 jaitsi direlako eta itzulketak %0,1 hazi direlako. Zuzeneko zergak %2,8 jaitsi dira, zeharkako zergak %15,9 eta Estatuarekiko doiketak %31,5.

Uztailera arteko jaitsiera %19,9 izan zen eta abuztura artekoa %10,6 izan da. Kontuan eduki behar da PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren kanpainak hilabete luzatu direla eta, horregatik, iaz sarrerak horiek uztailean kontabilizatu ziren eta aurten abuztuan kontabilizatu dira.

Abuztura arteko bilakaera esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako jaitsierak: BEZa, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala, zerga bereziak eta BEZaren Estatuarekiko doikuntzak. Era berean, zerga berezien Estatuarekiko doikuntzaren ordainketak handitzea ere izan da bilakaera negatibo horren arrazoia. Bestalde, abuztura arteko zerga-bilketan eragin positiboa izan dutenen artean aipatu behar dira PFEZaren kuota diferentzialaren sarrerak handitu direla eta BEZaren itzulketak gutxitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa abuztua (PDF)