Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan irailaren 30era arte

Irailera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa likido metatua %18,9 handitu da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %13,6 handitu direlako eta itzulketak %0,3 jaitsi direlako. Zuzeneko zergak %16,2 hazi dira, zeharkako zergak %20,0 eta Estatuarekiko doikuntzak %31,5.

Aipatzekoa da iazko zerga-bilketa garbia nabarmen jaitsi zela pandemiak eragin zuzena eduki zuelako ekonomian, eta baita hari aurre egiteko hartutako erabakiengatik ere; besteak beste, iaz mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen sozietateen gaineko zergaren aitorpenak atzeratu egin ziren. Bestalde, 2021an ezohiko sarrerak egon dira.

Irailera arteko bilakaera positiboa, aurreko urtearekin alderatuta, esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZa, lan etekinen atxikipenak, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala, BEZaren Estatuarekiko doikuntzak, zerga bereziak, eta oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak. Era berean, sozietateen gaineko zergaren eta PFEZaren itzulketak jaistea ere izan da bilakaera positibo horren arrazoia. Bestalde, irailera arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da: PFEZaren sarrerak jaistea eta BEZaren itzulketak handitzea.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa iraila (PDF)