Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan maiatzaren 31ra arte

Maiatzera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren jaitsiera %23,9 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %14,8 jaitsi direlako eta itzulketak %9,8 hazi direlako. Zuzeneko zergak %6,9 jaitsi dira, zeharkako zergak %36,0 eta Estatuarekiko doiketak %41,8.

Apirilera arteko jaitsiera %24,4 izan zen eta maiatzera artekoa %23,9 izan da, beraz nabarmen ikusten da koronabirusak izan duen eragina zerga-bilketan. Hala ere, jaitsiera honek bi alderdi desberdin ditu:

  • Ordaintzeko aitorpenak atzeratu, gerorapenen eskaerak erraztu eta itzulketak aurreratu egin dira, eta, zati batean, zerga-bilketa hori hurrengo hiletan berreskuratuko da;
  • hala ere, 2020an jarduera ekonomikoa eta kontsumoa nabarmen jaitsiko da eta langabezia handituko da, eta horren ondorioz zerga-bilketa ere nabarmen jaitsiko da, nahiz eta zaila izan gaur egun jaitsiera hori kuantifikatzea.

Maiatzera arteko bilakaera esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako jaitsierak: BEZa, lan etekinen atxikipenak, zerga bereziak eta BEZaren Estatuarekiko doikuntzak. Era berean, BEZaren itzulketak handitzea eta zerga berezien Estatuarekiko doikuntzaren ordainketak handitzea ere izan dira bilakaera negatibo horren arrazoiak. Bestalde, maiatzera arteko zerga-bilketan eragin positiboa izan dutenen artean aipatu behar dira PFEZaren kuota diferentzialaren sarrerak handitu eta itzulketak gutxitu direla, eta ondare irabazien atxikipenen sarrerak handitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa maiatza (PDF)