Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan maiatzaren 31ra arte

Maiatzera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa likido metatua %26,5 handitu da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %16,7 handitu direlako, eta itzulketak %1,5 jaitsi direlako. Zuzeneko zergak %27,3 hazi dira, zeharkako zergak %27,6 eta Estatuarekiko doikuntzak %3,1.

Iaz, apirilean eta maiatzean, zerga-bilketa nabarmen jaitsi zen pandemiagatik hartutako erabakiengatik: ordaintzeko aitorpenak atzeratu egin ziren eta itzulketak aurreratu egin ziren. Zati batean, zerga-bilketa jaitsiera hori hurrengo hiletan berreskuratu zen.

Aipatzekoa da zerga-bilketa gordina 2019. urtearekin alderatuta %0,6 jaitsi dela. Kontuan eduki behar da, konparaketak egiteko, zerga-bilketa gordinaren datu batzuk homogeneoagoak direla 2019koekin iazko datuekin baino.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa maiatza (PDF)