Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan urriaren 31ra arte

Urrira arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %2,2 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %3,6 hazi direlako eta itzulketak %8,8. Zuzeneko zergak %0,7 handitu dira, zeharkako zergak %3,7 eta Estatuarekiko doiketak %5,6.

Urrira arteko bilakaera esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZa, lan etekinen atxikipenak, zerga bereziak eta BEZaren Estatuarekiko doikuntzak. Era berean, sozietateen gaineko zergaren itzulketak murriztea ere izan da bilakaera positibo horren arrazoia. Bestalde, urrira arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira BEZaren itzulketak handitu direla, PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla, ondare irabazien atxikipenen sarrerak gutxitu direla, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialaren sarrerak gutxitu direla, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren sarrerak gutxitu direla, eta ondarearen gaineko zergaren sarrerak gutxitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa urria (PDF)