Erantzukizunpeko adierazpenak

Garraiorako laguntza berria jaso aurreko erantzukizunpeko adierazpenak, abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuaren 34. artikuluko gasolio profesionalaren itzulketaren onuradunentzat.

a

Eskuragarri daude ZergaBidean (Idazkiak atalean, Zerga bereziak eta Ingurumen zergak, komunikazioak) garraiorako laguntza berriak jasotzeko nahitaezko erantzukizunpeko aitorpenak.

Abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuak zenbait energia-produkturen prezioa ordaintzeko ezohiko eta aldi baterako laguntza berri bat onartu du, gasolio profesionala erabiltzearen ondorioz Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa partzialerako eskubidea duten errepideko garraioko enpresei zuzenduta.

Laguntzaren onudarunak Zerga Berezien 52 bis artikuluaren 2. apartatuan aipatutako ibilgailuen titularrak izango dira, Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa partzialerako eskubidea dutenak, haien titulartasunekoak diren eta Espainian matrikulatuta dauden ibilgailuen motorrean erregai gisa erabili den erabilera orokorreko gasolioari dagokionez.

Ezohiko laguntza jaso baino lehen, abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuaren 36. artikuluan jasotako erantzukizunpeko aitorpen bat edo gehiago aurkeztu behar dituzte.

Informazio gehiago:

  • 71/2023 Foru Agindua, otsailaren 13koa, zeinaren bidez prozedurak arautzen baitira aparteko eta aldi baterako laguntzak ordaindu eta kudeatzeko, nekazariek kontsumitutako gasolioaren prezioari aurre egiten eta hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partzialerako eskubidea duten errepide bidezko garraio enpresei produktu energetiko batzuek dakarkien garestitzea ordaintzen laguntzeko.