Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Ogasuna eta Finantzak

Interesa izan dezakezu

Ogasuna eta Finantzak

Ogasun eta Finantza Departamentua Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga sistemaren araudiaz eta zergak kudeatzeaz arduratzen da, baita Foru Aldundiaren finantza sistemaren kudeaketaz ere. Bere egitura organiko eta funtzionala 10/2020 Foru Dekretuak arautzen du.

Ekonomia Itunaren Legearen arabera, Gipuzkoako zerga sistema osatzen duten zerga guztiak departamentu honek kudeatu eta biltzen ditu, beti kontuan izanik Euskadiko hiru lurralde historikoen arteko nahiz Estatuko gainerako zerga sistemekiko zerga koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetzaren inguruko arauak.

Era berean, Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokio eskualdatzen diren eskumen edota zerbitzuak baloratu, Europako Fondoak kudeatu, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak egin, kudeatu eta horien jarraipena eta kontrola egitea, eta Tokiko eta Nazioz Gaindiko Erakundeei laguntza eta aholkularitza finantzarioa ematea.

Web gune honen bidez, zure zergekin lotutako tramite guztiak egiteko laguntza eta erraztasunak ematen zaizkizu. Herritar gisa edo enpresa baten ordezkari gisa ari bazara, profil bakoitzari egokitutako informazioa aurkituko duzu.

Azken Albisteak

TicketBAI BEZaren kalkulagailu berria, 390 eredua

Egoitza elektronikoan eskuragarri dago TicketBAI Atariko bertsio berria. TicketBAI BEZ Kalkulagailua atalean ikus daiteke 390 ereduaren urteko BEZaren zirriborroa, eta baita beste aukera batzuk ere.

SOZIETATEAK- 56/2024 Foru Dekretua

56/2024 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, onartzen da, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen baita kultura sustatzea helburu duten zergapizgarriak garatzeko.