Zerga araudi kronologikoa


Atal honetatik, Gipuzkoako zergadun eta profesionalei aurkibide kronologiko bat eskaini nahi zaie, urteka antolatua, zergak arautzen dituzten xedapenak eskura izateko. Zerga araudia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako dataren arabera ordenatuta ageri dena, zuzenean bistaratu, inprimatu eta deskargatu daiteke zure ordenagailura.

Urteen zerrenda

2026 urtea

Akatsen zuzenketa: 3/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari buruzkoa.

HTML bertsioa PDF bertsioa

Akatsen zuzenketa: 2/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga ordenamendua apirilaren 29ko 3/2025 Legeak Euskadiko Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean sartu dituen aldaketetara egokitu eta beste zerga aldaketa batzuk onestekoa.

HTML bertsioa PDF bertsioa

Akatsen zuzenketa: 4/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergari buruzkoa.

HTML bertsioa PDF bertsioa

Ebazpena, 2026ko otsailaren 4koa, Gipuzkoako Batzar Nagusiena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 1/2025 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 23koa, 2025 urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

2/2026 Foru Dekretu Araua, apirilaren 14koa, Ekialde Ertaineko krisiaren eragina arintzeko neurriei buruzkoa

HTML bertsioa PDF bertsioa

Akatsen zuzenketa: 526/2025 Foru Agindua, abenduaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita 586/2023 Foru Agindua, abenduaren 27koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» izena duen 190 eredua onetsi, eta hura aurkezteko moduak eta epeak ezartzen dituena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

8/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez onesten baita «Aduanaz bestelako gordailu araubidea azkendutakoan gasolina, gasolio eta bioerregaien entregengatik exijitzekoa den balio erantsiaren gaineko zergaren konturako ordainketa» egiteko erabili beharreko 319 eredua, eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen baitira.

HTML bertsioa PDF bertsioa

5/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 27ko 586/2023 Foru Agindua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» izeneko 190 eredua onetsi, eta hura aurkezteko moduak eta epeak ezartzen dituena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

7/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen eranskineko hamaikagarren apartatuan aipatzen diren betekizunak eta haren alderdi orokorrak.

HTML bertsioa PDF bertsioa

6/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, operadore fidagarriaren izaera aitortzeko prozedura onetsi eta operadore fidagarrien erregistroaren sorrera eta mantenimendua arautzen dituena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

533/2025 Foru Agindua, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita 530/2022 Foru Agindua, azaroaren 16koa, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen, pentsio plan eta funtsen, sistema alternatiboen, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen, aurreikuspen plan aseguratuen, aurrezpen sistematikoko banakako planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta mendekotasun aseguruen urteko aitorpena aurkezteko erabiliko den 345 eredua onetsi eta hura aurkezteko moduak eta epea ezartzen dituena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

542/2025 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita 20F eredua, ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko proiektuen finantzaketan, garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murriztapena, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen dituzten proiektuen finantzaketan, eta ikus-entzunezko lanak eta arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunak garatzekoetan parte hartu dela komunikatzekoa.

HTML bertsioa PDF bertsioa

64/2026 Foru Agindua, otsailaren 10ekoa, zeinaren bidez bi foru agindu hauek aldatzen baitira: 467/2017 Foru Agindua, azaroaren 7koa, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituena, eta 521/2020 Foru Agindua, abenduaren 23koa, TicketBAI Softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dituena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

68/2026 Foru Agindua, otsailaren 11koa, otsailaren 20ko 82/2026 Foru Aginduak aldatua, katastroko aldaketak aitortzeko erabili beharreko 800 eredua onesten duena.

HTML bertsioa PDF bertsioa

112/2026 Foru Agindua, martxoaren 13koa, 2025eko zergaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, ondarearen gaineko zerga eta fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga autolikidatzeko erabiliko diren ereduak onetsi, eta horiek aurkezteko eta diru-sarrera egiteko modu, epe eta tokiak ezartzen dituena

HTML bertsioa PDF bertsioa

96/2026 Foru Agindua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez onesten baitira ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren eta ondarearen gaineko zergaren kudeaketan aplikatzeko.

HTML bertsioa PDF bertsioa

147/2026 Foru Agindua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez onesten baitira 240 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa aurkeztuko duen entitate eratzailea komunikatzekoa», 241 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa» izenekoa, 242 eredua, «Zerga osagarriaren autolikidazioa»ri buruzkoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura

HTML bertsioa PDF bertsioa