Araubide erraztuko itzulketak

 

Aurten, 391  ereduaren bidez egindako itzulketa-eskaerak azkartzeko, aldez aurreko hitzordua ezartzen da Errotaburun urtarrilaren 22tik aurrera.

  • Aitorpena telematikoki aurkeztu dutenek hitzordua otsailaren 11tik, martxoaren 15 arte eskuratu ahal izango dute.
  • Aitorpena paperean aurkeztu dutenek hitzordua otsailaren 15etik, martxoaren 15 arte eskuratu ahal izango dute.

Hitzordua internet bitartez (identifikazio elektronikoa beharrezkoa da), Herritarren Arretarako bulegoetan eta 902 100 040 edo 943 113 000 telefonora deituz har daiteke

 

Nork eska lezake BEZaren itzulketa arina bideratzeko txanda?

  • BEZaren araubide erraztuan dauden zergadunek, 391 eredua aurkeztu dutenek, eta itzultzeko emaitza dutenek.

 

Aurkeztu beharreko egiaztagiriak

  • Jasotako fakturen erregistro-liburuak (eta egindakoenak araubide berezi erraztuko jardueraren baten indize edo moduluak eragiketen kopuruari aplikatu beharrekoak badira).
  •  Gizarte segurantzako ziurtagiria langileen moduluan aldaketarik izan bada aurreko ekitalditik.
  • Aktibo finkoen salerosketen fakturen kopiak.

 

Baimena

  • Zergadunaren lekuan beste pertsona bat baimendu nahi bada itzulketa eskaeraren tramitazio arina bideratzeko, horrek sinadura eskuordetzeko baimena eta bien Nortasun Agiriak aurkeztu behar ditu.