Ezohiko ordezkaritza

  • Pertsona fisikoei eta sozietateen gaineko zergaren zergapekoei zuzendua.
  • Indarraldia: 2020ko uztailaren 29ra arte. Sistema honen bidez baimendutako ordezkaritza guztiek data horretan galduko dute indarraldia..
  • 1.eta 2. edukiak. Informazio fiskala eskuratzea, aitorpen eta eskaera mota guztiak nahiz gainerako idazki telematikoak aurkeztea. Ez du balioko ez jakinarazpen elektronikoetara joateko ez Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren aurrean jarduteko.
  • Ez du exijitzen ez bertaratzea eta ez ordezkariaren eta ordezkatuaren arteko harreman fisikoa
  • Alta emateko garaian kontraste datu bat sartu behar da aplikazio informatikoan. Zehazki, kontraste datu hauek erabiliko dira:
    • Pertsona fisikoak: azken lau ekitaldietan Gipuzkoan aurkeztutako azken errenta aitorpenean adierazita dagoen ordaintzeko edo itzultzeko kopuruaren zenbatekoa.
    • Pertsona juridikoak: azken lau ekitaldietan Gipuzkoan aurkeztutako azken 200 ereduan jasotako aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboen konpentsazioaren aurreko zerga oinarria:
      • Estatuko araudiaren menpe dauden entitateak: 550 laukia
      • Itsas garraioko enpresen tributazio araubidean dauden itsasontzi konpainiak: 1503 laukia.
      • Ondare sozietateak: 4238 laukia
      • Gainerako entitateak: 1504 laukian

Ordezkatuak ez badu aitorpenik aurkeztu azken 4 ekitaldietan, ohiko ordezkaritza bat abiatu dezake, “Ohiko ordezkaritzak” apartatuan jasotzen diren mugekin.

Ezaugarriak

Nola eskuratu kontraste datu hori:

  • Dagokion urteko aitorpenean
  • Pertsona fisikoek hemen ere lortu dezakate:
    • Kontu korronteko mugimenduetan
    • Zerga informazioa eskatuz:

Ziurtagiria posta arruntez hartuko da, jakinarazpenak jasotzeko adierazi den helbidean.

Nola eman alta ordezkaritza bati

Gipuzkoatarian sartzeko estekak:

Ordezkaritza bati alta emateko gidak, urratsez urrats:

Ordezkaria pertsona fisikoa denean:

Ordezkaria pertsona juridikoa denean:

Araudia:

  • 137/2020 Foru Agindua (PDF), apirilaren 3koa, pertsona fisikoei Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga-arloko ordezkaritza-erroldan ordezkaritza berriak inskribatzeko aukera ematen dien ezohiko sistema bat arautzen duena, COVID-19k sortutako salbuespenezko egoerak dirauen bitartean. (apirilaren 22ko 163/2020 Foru Aginduak aldatua)