Nobedadeak 2020ko zerga-araudia 

ATARIKO OHARRA

Testu hau dibulgaziokoa da soilik, eta ez du inolako izaera ofizialik. 2020ko zerga-araudiko nobedadeak jasotzen dira bertan.

 

2020ko kanpainako araudiari eragiten dieten berrikuntza nagusiak 1/2020 Foru Arauan, 3/2020 Foru Arauan, 5/2020 Foru Dekretuan, 1/2021 Foru Dekretu Arauan, 2/2020 Foru Dekretu Arauan, 5/2020 Foru Dekretu Arauan, 6/2020 Foru Dekretu Arauan, 8/2020 Foru Dekretu Arauan, 11/2020 Foru Dekretu Arauan, 162/2020 Foru Aginduan, 163/2020 Foru Aginduan eta 243/2020 Foru Aginduan (247/2020 Foru Aginduaren bidez aldatzen da) jasota daude.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua aldatzen duten xedapenak ondorengoak dira:

-1/2020 Foru Araua, apirilaren 24koa, Europako zuzentarauen transposizioarekin lotutako zerga aldaketa batzuk ekarri eta beste zenbait aldaketa tekniko sartzen dituena (2020-04-28ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

-3/2020 Foru Araua, azaroaren 6koa, iruzur fiskala eragozteko lanabes teknologikoak erabili beharra ezartzen duena (2020-11-12ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

-11/2020 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 1ekoa, COVID-19aren bigarren olatuak eragindako ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa (2020-12-01eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

- 1/2021 Foru Dekretu-Araua, urtarrilaren 19koa, Kontseiluaren 2016/1164/EB Zuzentaraua hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez aldatzen duen maiatzaren 29ko 2017/952/EB Zuzentarauaren transposizioari buruzkoa (2021-01-21eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

 

Zergaren erregelamenduari dagokionez, xedapen honek aldatu du:

-5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga arloko neurriei buruzkoa (2020-05-27 Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

Azkenik, Covid-19aren osasun krisialdiaren ondorioz, Foru Dekretu-Arau eta Foru Agindu hauek onetsi dira:

-2/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 5ekoa, Covid-19aren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena (2020-05-07ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

-5/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 26koa, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga neurriei buruzkoa (2020-05-27ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA), eta akats zuzenketa (2020-06-01eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).

-6/2020 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 21ekoa, Covid-19aren osasun larrialdiaren ondorengo zerga neurri gehigarriei buruzkoa (2020-07-22ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).  

-8/2020 Foru Dekretu-Araua, urriaren 13koa, Covid-19aren zenbait ondorio arintzeko presako neurri osagarriei buruzkoa (2020-10-15eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).  

-11/2020 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 1ekoa, COVID-19aren bigarren olatuak eragindako ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa (2020-12-02ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).  

-162/2020 Foru Agindua, apirilaren 22koa, zeinaren bidez onesten baita COVID-19aren aurkako borrokan laguntzeko Osakidetzaren alde egiten diren emari eta dohaintzen zerga tratamenduari aplikatu beharreko interpretazioa (2020-04-27ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).  

-243/2020 Foru Agindua, maiatzaren 27koa, zeinaren bidez COVID-19aren ondorioz eteten baitira baldintzak betetzearekin nahiz pizgarri fiskalak edo zergadunari onuragarri zaizkion araubideak gozatzearekin edo kontsolidatzearekin lotutako epeak, edo antzeko beste batzuk (2020-05-29ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA), eta 247/2020 Foru Agindua, ekainaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita 243/2020 Foru Agindua, maiatzaren 27koa, Covid-19aren ondorioz eteten dituena baldintzak betetzearekin nahiz pizgarri fiskalak edo zergadunari onuragarri zaizkion araubideak edo antzeko beste batzuk gozatzearekin edo kontsolidatzearekin lotutako epeak (2020-06-04eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA).  

Puntu honetan komeni da aipatzea, 2019ko zergaldirako neurri nagusienetako bat, 5/2020 Foru Dekretu-Arauak onetsi zuela, 52. artikuluan araututako mozkinak nibelatzeko erreserba bereziaren mugak nabarmen handitzen baititu.

Neurri hau, 2019ko zergaldian emaitza positiboak lortu zituzten eta osasun krisiak eragindako egoera ekonomikoaren ondorioz, 2020tik aurrera zerga oinarri negatiboak lortzea espero duten entitateei zuzenduta zegoen.

Murriztapen berezi hau aplikatu ahal izateko, 52. artikuluan aurreikusitako betebehar eta inguruabarrez gain, beste baldintza batzuk ere bete beharko dira. Besteak beste, 2020 eta  2021 ekitaldietan,  ezingo  da  mozkinik  edo  erreserbarik  banatu,  ezta  funts  propioak  murriztu ere  bazkideei  ondasunak  edo  eskubideak emanez.

Betebehar berezi hauek betetzen  ez  dituzten zergadunek,  52.   artikuluan   jasotzen   den murriztapena aplikatu ahal izango dute baldintza orokorrak jarraituz.

Zerga-araudiko nobedadeekin hasita, 1/2020 Foru Arauak, apirilaren 24koa, besteak beste, ondoren azaltzen diren aldaketa nabarmen hauek sartzen ditu:

A. Ondare sozietateak

Sozietate  bat ondare  sozietatea kontsideratzeko argibideak gehitzen dira:

• Entitatearen sarreren 100eko 80, gutxienez, errenta-iturri jakin batzuetatik etortzeari buruzko baldintza (14.1 artikulua) betetzat joko  da entitateak diru sarrerarik izan ez duenean.

• Partaidetzen  eskualdaketetan lortzen diren  gainbalioak jarduera ekonomikoetatik eratorritako mozkinekin parekatzen dira, partaidetutako  entitateak  lortu  dituen  sarreren  100eko  80a,  gutxienez, jarduera ekonomikoetatik datorrenean.

B. Zergapetze bikoitza saihesteko mekanismoak

  • Zergapetze bikoitzaren erabilera baztertzen da, banaketak entitateordaintzailearentzatfiskalki kengarria den gastua sortzen duen kasuetan.

  • Espainiako Erresumak nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmena (aplikagarria zaiona edota informazioa trukatzeko klausula duena) sinatuta ez daukan herrialde bateko entitate baten mozkin partaidetzen kasuan, zergapetze bikoitza saihesteko hautazko kenkaria 100eko 18tik 100eko 14ra gutxitzen da.

C.  Portu  Agintaritzek  egindako inbertsioengatik kenkaria.

  • Portu Agintaritzei zegokien salbuespena kentzen da, eta zerga ekitaldi bakoitzean inbertsio jakin batzuk egitera zuzendutako zenbatekoen araberako kuota osoaren kenkari batez ordezkatzen da.

D. Egitura aldaketen araubide berezia

  • Zatikako banaketa bezala ulertzen da, entitate batek, jarduera adarra osatzen duen zati bat edo batzuk segregatzea eta aurretik dauden edo sortu berriak diren entitate bati edo batzuei blokean eskualdatzea, betiere entitate eskualdatzailean gutxienez jarduera adar bat (orain arte bezala) edo beste entitate batzuen kapitaleko partaidetzak–haien  kapital  sozialean  gehiengoa ematen diotenak– mantenduz (hau da nobedadea).

  • Entitate eskualdatzaileak konpentsatzeke dituen zerga oinarri negatiboak eskualdatzea onartzen da, ez entitate eskualdatzailea iraungitzen denean bakarrik (orain arte bezala), baita jarduera adar bat eskualdatzen denean ere, betiere honen emaitzekin entitate eskualdatzailean oraindik konpentsatzeke dauden zerga oinarri negatiboak sortu badira.

Bestetik, 3/2020 Foru Arauak, azaroaren 6koa, fakturatzeko eta komunikatzeko TicketBai sistema berriaren ezarpenera egokitzeko egindako inbertsio eta gastuen gaineko kenkari berri bat ezartzen du, ezaugarririk nagusienak hauek izanik:

  • Kenkariaren oinarria: ekipoak, terminalak eta softwarea erosten egindako inbertsioaren eta gastuen zenbatekoa. Gehieneko zenbatekoak hauek dira:

  • 5.000 euro.
  • 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio zifraren zenbatekoaren 100eko 1a. Emaitza hori 500 eurotik beherakoa denean, beste muga berezi bat erabiltzen da.
  • Ehunekoa: %30.

  • Iraunaldia: 2020, 2021, 2022 eta 2023.

  • Bateraezintasunak:

  • Ez da bateragarria inbertsio edo gastu berberekin erlazionatutako beste edozein zerga hobarirekin, amortizatzeko askatasunarekin, amortizazio azkartuarekin eta baterako amortizaziorekin izan ezik.
  • Bereziki ezingo da aplikatu ekipo informatiko eta periferikoen erosketan egindako inbertsio eta gastuetan, baldin eta txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkaria aplikatu bazaie.

Bestetik, 1/2021 Foru Dekretu-Arauak, urtarrilaren 19koa, nobedade nagusi bezala, asimetria hibridoei buruzko 31 bis artikulu berria gehitzen du:

  • Sarrerarik gabeko kenkaria: Ez dira fiskalki kengarriak izango beste herrialde edo lurralde batean egoitza duten pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketei dagozkien gastuak, baldin eta, zergadunak herrialde edo lurralde horretan kalifikazio desberdina izatearen ondorioz, diru sarrerarik sortzen ez badute edo, bestela, sortzen duten sarrera salbuetsita badago, zergapetze ekonomiko bikoitza ezabatu behar bazaio edo 100eko 10etik beherako karga tasa nominalean zergapetuta badago.

  • Tratamendu hau ez da aplikatuko tresna finantzario transferitu baten azpiko etekinaren gastuei dagokienez, ordainketa operadore finantzario batek egiten duenean merkatuan sartutako transferentzia hibrido baten esparruan.

  • Kenkari bikoitza: Gastu berdina bi herrialde edo lurraldetan kengarria den kasuetan.

  • Establezimendu iraunkor hibridoak: Sarrerarik gabeko kenkariaren edo kenkari bikoitzaren kasua da, berauen jatorria diru sarreren eta gastuen onarpenei edo establezimendu iraunkor beraren izateari buruzko diferentzietan dagoenean establezimendu iraunkorra eta etxe nagusia kokatzen diren herrialdeen artean.

  • Ekarritako asimetriak: Espainian gastu kengarri izaera izanik, asimetria hibridoa hirugarren herrialde edo lurralde batean dagoen entitate batekin lotua dagoenean.

  • Mekanismo egituratuak, baldin eta mekanismo honetatik espero dena zergapetutako sarrera korrelatiborik gabeko gastu kengarri bat sortzea edobi herrialde edo lurraldetan edo gehiagotan gastu kengarri bat sortzea bada (edo mekanismoa aipatutako emaitzak sortzeko diseinatu bada).

Bestalde, dibidendoei dagokien salbuespenean muga bat ezartzen da, berauen banaketak entitate ordaintzailean kengarria den gastua sortzen duen einean, edo antzeko neurriren bat hartzeko eskubidea duenean, bai eta dibidenduen zenbatekoa beste entitate bati eman behar zaionean haien jatorrizko baloreetan oinarritutako kontratu bat dela eta, zergadunarentzat fiskalki kengarria den gastu bat eraginez.

Kasu batzuetan, asimetria hibridoengatik kenkaririk izan ez duten zenbatekoak, hurrengo hogeita hamar urteetan amaitzen diren zergaldietan konpentsatu ahal izango dira zergadunak (edo bere kasuan establezimendu Iraunkorrak) lortutako errenta garbi positiboekin, baldin eta errenta horiek foru arau honi eta beste herrialde edo lurraldeko legeriari jarraituz zergapetuta badaude.

Halaber, memorian jakinarazi beharko dira konpentsatu gabe geratu diren zenbatekoak, zenbateko horien konpentsazio efektiboa gertatzeko aukera dagoen bitartean, hala badagokio, konpentsazio hau gertatzen den ekitaldia eta zenbatekoa aipatuz. 

 

Zerga  erregelamenduan sarturiko aldaketei dagokienez, 5/2020 Foru Dekretuak, apirilaren 21ekoa, zerga erregelamenduan, 17/2015 Foru Dekretua, jasotzen den  administrazioa aurrez lotzeko prozedurari buruzko aipamenak aldatzen ditu.

Covid-19aren osasun krisialdiaren ondorioz onartutako zerga-araudiaren arabera hartutako neurri nagusienak ondoko hauek dira:

 

1. Amortizatzeko askatasuna ondare elementu berri batzuekiko.

    Ondare elementu berriak askatasunez amortiza daitezke, Sozietateen gaineko Zergaren zergadunak 2020ko maiatzaren 27tik, 2021eko abenduaren 31era bitartean erositako  aktiboak badira (ondasun higiezin eta garraiobide batzuk izan ezik).

 

2. Berrinbertitzeko eta inbertsioak gauzatzeko epeen luzapena.

  • Zergadunek aparteko mozkinak berrinbertitzeko duten epea urtebetez luzatuko da, aparteko mozkinak berrinbertitzeagatik dagokion salbuespena aplikatzeko epea 2020an amaitzen baldin bada (3 urtetik 4 urtera pasatzen da).
  • Era berean, 3 urtetik 4 urtera luzatuko da, ekintzailetza sustatu eta ekoizpen jarduera sendotzeko erreserba bereziari zuzkitutako kopuruak bertan jasotako helburuetako batean erabiltzeko epea.

Halaber, baita ere epea luzatuko da:

  • Sei hilabetez, aurreko berrinbertsio edo kenkaria kontsolidatzeko erabili diren aktibo ez-korronteak ordezteko epeak, baldin eta 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitartean amaitzen badira.
  • Hamabi hilabetez, amortizatzeko askatasuna edo amortizazio azeleratua aplikatzea aukeratu dezaketen mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainek enkargatutako aktibo berriak eskura jartzeko epea.

3 Enplegua sortzeagatiko kenkari gehitua eta epearen luzapena.

  • Enplegua sortzeagatiko kenkaria, lan kontratazio bakoitzeko 5.000 eurotik gehienez 7.500 euroko mugaraino handitzen da.
  • Lan harreman bakoitza amaitu eta enpresak lan kontratu mugagabea duten langileen murrizketa konputatu gabe utzi ahal izateko langile kopuru bera kontratatzeko daukan bi hilabeteko epea, lau hilabetetan luzatzen da, beti ere lan kontratua 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitartean amaitu bada.
  • Eraberean, kontratazioaren zergaldia amaitu ondorengo lehen hiru urteak kontatze aldera, zeintzuetan ezinbestekoa den kenkarirako eskubidea sortu duen pertsonari egotzi lekioken soldata mantentzea edo handiagoa izatea, ez da kontuan hartuko 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epea, kontrako frogarik ezean, aipaturiko baldintza betetzen dela ulertuz.

4. Aparteko   kenkaria   mikroenpresa,   enpresa   txiki   edo ertainetan inbertitzeagatik.

    2020rako, mikroenpresatzat, enpresa txiki edo ertaintzat hartutako enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzean edo eskuratzean inbertitutako kopuruengatik, kuota likidotik kendu ahal izango den kenkari berri bat ezartzen da, betiere, ehuneko partehartzea, jarduera ekonomiko eta forma juridikoari buruzko baldintza jakin batzuk betetzen badira:

  • Inbertsioaren 100eko 10a kendu ahal izango da eta kenkariaren gehieneko oinarria 100.000 eurokoa izango da, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainetan egindako inbertsioentzat.
  • Inbertsioaren 100eko 15a kendu ahal izango da eta kenkariaren gehieneko oinarria 150.000 eurokoa izango da, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertain berri edo sortu berrietan egindako inbertsioentzat.
  • Inbertsioaren 100eko 20a kendu ahal izango da eta kenkariaren gehieneko oinarria 200.000 eurokoa izango da, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertain berritzaileetan egindako inbertsioentzat.
  • Akzio edo partaidetzek gutxienez 5 urtetan iraun beharko dute zergadunaren ondarean eskuratzen direnetik.

5. 64.bis artikulua erabiltzeko epeen malgutzea.

  • Finantzaketa kontratu berriak formalizatu ahal izateko epeak luzatzen dira (2020an hasitako proiektuen exekuzioko lehen bederatzi hilabeteen barruan formalizatu ahal izatea aurreikusten da, eta gainera urte anitzeko proiektuei aplikatuko zaie finantzaketa kontratua sinatu aurretik exekutatzen hasi badira eta kontratu hori 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldiko lehen bederatzi hilabeteetan sinatzen bada).
  • Proiektuen finantzaketa kontratuak aldatzeko aukera ematen da, 2020an abian daudenean, aurrez ezarritako ordainketa, gastu eta inbertsioen egutegia egokitzeko.
  • Horrez gain, salbuespen gisa onartzen da formalizatutako finantzaketa kontratuetan parte hartzen duen zergadunaren posizioan subrogatzea, baldin eta subrogazio hori 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitartean egin bada.

6. Finantza errentamenduko kontratuak fiskalki kengarriak izateko betebeharren malgutzea.

2020an   berriro   negoziatzen   edo   sinatzen   diren   finantza   errentamenduko kontratuei, finantza errentamenduei dagokien araubide berezia aplikatu ahalko zaie,  nahiz  eta finantza errentamenduaren kuotatik  ondasunaren   kostua   berreskuratzeari dagokion urteko  zatiaren  zenbatekoak ez berdin  jarraitu edo ez  hazi kontratuak dirauen epe osoan.

 

7. Kultura sustatzeko epeen malgutzea.

  • Film luze zinematografiko eta ikus-entzunezko serieak estreinatzeko bi urteko epea, urtebetez luzatzen da lana 2020an amaitzen bada.
  • 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean amaitzen diren film luze zinematografiko eta serie espainiarrek, zerga onura aplikatzeko txostena eska dezakete.
  • 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan atzerriko film luze zinematografikoen eta ikus-entzunezko serieen produkzioetan inbertsioak egiteagatik kenkaria jaso dezaketen gastuak egin dituzten atzerriko lan baten ekoizpen exekutiboaz arduratzen diren enpresek,  2021eko abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dute «pizgarri fiskala aplikatzeko txostena» .          

 

8. Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalaren kenkaria.

2020ko ekitaldian, txikizkako merkataritza jarduera duten mikroenpresa eta enpresa txikientzat, kuota osotik kendu ahal izango den kenkari berri bat ezartzen da. 

  • Kuota osoan kenkari bat egin ahal izango da, digitalki eraldatu eta  merkataritza elektronikoa ezartzeko 2020an egindako gastu eta inbertsioen 100eko 30eko zenbatekoarekin, gehieneko muga batekin.
  • 2020an eraldaketa digitalerako kenkaria aplikatu duten zergadunek, TicketBai software erosteagatik kenkari hau aplikatu ahalko dute, ez ordea TicketBai ekipo berriak erosteagatik.
  • Kenkari honen aplikazioa aukerakoa da, eta 128. artikuluan xedatutakoaren arabera egikaritu daiteke

 

9. Mezenasgoaren aldeko zerga pizgarria.

    Covid-19aren  aurkako  borrokan  laguntzeko  Osakidetzaren  alde egiten  diren  emari,  dohaintza,  ekarpen  eta  doako  zerbitzu  prestazioak, zergetatik ken litezkeen partidatzat hartuko dira.

 

10. Ordainketa zatikatua ordaintzeko salbuespena

     Ez dira behartuta egongo ordainketa zatikatua egitera, 2020ko lehen seihilekoari  dagokion  eragiketa  bolumena  2019ko lehen sei hilabeteari dagokion eragiketa bolumenaren 100eko 25a baino txikiagoa duten zergadunak.

     Aurrekoa ez da aplikatuko ondare sozietateetan eta baterakuntza fiskaleko araubide berezian zergak ordaintzen dituzten entitateen kasuetan.