Bizkaia eta Arabako 200 eta 220 ereduen igorpena

 

Bizkaia edo Arabako programarekin aitorpena egin eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundira igortzeko bihurtu egin behar da. Horretarako, 2017, 2018, 2019 eta 2020 ekitalditarako ZergaBidea WEB plataforman sozietateetako bihurgailuaren aukera inportazio fitxan aurkitu daiteke. Aukera hau gako operatiboa, ziurtagiria edo B@KQ bidez baimentzen direnek edukiko dute.

 

200 ereduarentzat (2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016 ekitaldietarako) eta 220 ereduarentzat (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016) Foru Ogasuneko WEB orrialdean egongo den bihurgailu bat instalatuko da. Bihurgailu horren bidez Bizkaiko edo Arabako programarekin egindako aitorpena (.zip fitxategia) egokituko da eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzeko fitxategi baliagarria bihurtu. Gero nortasuna egiaztatu ondoren Gipuzkoataritik  egokitutako artxiboa erantsiaz egingo da transmisioa.

 

Aurkezpen egoera

Egoera ohikoenak

Ondorioak

 

 

ERREFUSATUA

  • Emaitza itzultzekoa da, IBAN konturik gabe.
  • Osagarria edo ordezkoa aurkeztu da, zilegi ez denean.
  • Aurkeztu den fitxategiak okerra du edukia.
  • Aurkeztutako fitxategiak ez du ordezkaritza nahikorik.

 

Aitorpena EZ dago AURKEZTUTA. Ez dago aurkeztu izanaren frogagiririk.

 

Beste aitorpen bat bidali behar da, zuzenduta.

 

 

 

Zuzentzeko ERREFUSATUA

  • Bigarren aurkezpenak ez darama aitorpen osagarriaren edo ordezkoaren markarik.
  • Beste ordainketa modu batzuk hautatu dira, baina ez da zehaztu zein (ordainketa-gutuna/pasabidea/gerorapena). Bat aukeratu arte, hala jarraituko du.
  • Ordezko aitorpen bat aurkeztu da aurreko aitorpen bat ez dagoenean.

Aitorpena EZ dago AURKEZTUTA. Aurkeztu izanaren frogagiria ez dago eskuragarri.

 

Aitortzaileak egoitza elektronikotik zuzendu behar du akatsa edo gorabehera (ZergaBideako apartatu urdinean) beste aitorpen bat zertan bidali gabe. Akatsa zuzendu ondoren, onartuta geratuko da aitorpena.

 

 

Gorabeherekin ONARTUA

 

 

  • Gorabeherak daude adierazitako IBAN kontuan
  • Aitorpen osagarri bat aurkeztu da aurreko aitorpen bat ez dagoenean.

Aitorpena AURKEZTUTA dago. Erregistroan apuntatzen da, eta eskura jartzen da aurkeztu izanaren frogagiria.

 

Aitortzaileak egoitza elektronikotik zuzendu behar du gorabehera (ZergaBideako apartatu urdinean).

 

ONARTUA

 

Aitorpena AURKEZTUTA dago.

Erregistroan apuntatzen da, eta eskura jartzen da aurkeztu izanaren frogagiria.