TicketBAI nahitaezko aldia 2022


2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, TicketBAI derrigorrez ezartzen hasiko da, eta 2022an sektore ekonomikoen arabera hedatuko da.

TicketBAI nahitaezko aldia 2022

TicketBAI    betebeharra    ezartzeko egutegia.

1. Zergadunak TicketBAI sistema erabiltzera behartuta egongo dira, kontuan hartuta zer jarduera enpresarial, profesional edo artistiko egiten duten apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu  Arauemaileaz  onartutako  Jarduera  Ekonomikoen  gaineko  Zergaren  Testu Bateginaren arabera, ezarpen egutegi honi jarraituz:

  • 2022ko urtarrilaren 1ean, hauek egongo dira behartuta:
    • Indarrean dagoen  testua-Zerga  arloko  kudeaketa  zerbitzuak  ohikotasunez  egiten  dituztenak,  azaroaren  5eko 582/2014 Foru Aginduaren 9. artikuluan aipatuak.
    • Lehen  xedapen  gehigarriaren  indarrez  2021ean  TicketBAI  betebeharra  borondatez betetzea  aukeratu  ondoren,  2022ko  urtarrilaren  1etik  aurrera  betebehar  hori  betetzen jarraitzen dutenak.
  • 2022ko martxoaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituztenak egongo dira behartuta:
    •  1. sekzioan, 834. eta 849. talde bitartekoak.
    •  2. sekzioan, 011. eta 841. talde bitartekoak.
  • 2022ko maiatzaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituztenak egongo dira behartuta:
    •  1. sekzioan, 641. eta 665. talde bitartekoak eta 671. eta 687. talde bitartekoak.
    •  2. sekzioan, 851. eta 899. talde bitartekoak.
  • 2022ko  urriaren  1ean,  epigrafe  hauetako  jarduerak  egiten  dituztenak  egongo  dira behartuta:
    • 1. sekzioan, 501. eta 508. talde bitartekoak; 691. eta 757. talde bitartekoak; 833. taldea; eta 851. eta 999. talde bitartekoak.
  • 2022ko abenduaren 1ean, epigrafe hauetako jarduerak egiten dituztenak egongo dira behartuta:
    • 1. sekzioan, 011. eta 495. talde bitartekoak; 611. eta 631. talde bitartekoak; eta 761. eta 832. talde bitartekoak.-3. sekzioan, 011. eta 059. talde bitartekoak.
  • Lehen  xedapen  gehigarriaren  indarrez  TicketBAI  betebeharra  borondatez  betetzea aukeratzen den datatik aurrera, betiere hautu hori 2022an egiten bada.

2. Jarduera bat baino gehiago egiten dituzten zergadunen kasuan, baldin eta jarduera horiek bi epigrafetan edo gehiagotan sartuta badaude eta horiei data desberdin bat ezarri bazaie,    TicketBAI    betebeharra    jarduera    guztietarako    exijituko    da    lehenengo jarduerarako ezarri denean.

3. Ogasun  eta  Finantza  Departamentuko  foru  diputatuak  xedapen  iragankor  honetan aurreikusitako egutegia aldatu ahal izango du foru agindu bidez

 

TicketBAI betebeharretik salbuestea

1. TicketBAI  obligazioa  betetzetik  salbuetsita  geldituko  dira  balio  erantsiaren  gaineko zergaren  nekazaritza,  abeltzaintza  eta  arrantzaren  araubide  berezian zergapetuta daudenak,  betiere  otsailaren  26ko  8/2013  Foru  Dekretuaz  onartutako  Fakturazio betebeharrei   buruzko   Erregelamenduak   16.   artikuluko   1.   apartatuan   aipatutako ordainagiria    eginez    faktura    jaulkitzeko    obligazioa    betetzat    hartu    daitekeen eragiketengatik.

2. Zergadunak honako eragiketa hauei dagokienez geldituko dira TicketBAI obligazioa betetzetik salbuetsita:

  • Otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuaz onartutako Fakturazio betebeharrei buruzko Erregelamenduak   5.   artikuluan   jasotakoaren   arabera   faktura   egiteko   obligazioa eragiketaren hartzaileak materialki betetzen duen eragiketak, baldin eta hartzaileari ez bazaio exijitzen edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga araudian jasotako TicketBAI obligazioa   edo   Araba   edo   Bizkaiko   lurralde   historikoetan   jasotako   TicketBAI obligazioaren antzeko betebehar bat.
  • Otsailaren 26ko 8/2013 Foru Dekretuaz onartutako Fakturazio betebeharrei buruzko Erregelamenduak bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan aipatutako eragiketak.
  • Atzerrian    kokatuta    dauden    establezimendu    iraunkorren    bidez    egindako eragiketengatik faktura edo frogagirietan dokumentatzen diren eragiketak.

 

Informazio guztia 32/2020 Foru Dekretuko (TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onesten duena) ondorengo kapituluan: “I. kapitulua. Betebeharraren aplikazio eremuaren mugak”