TicketBAI 

 

TicketBAI

 

 

Zer da TicketBAI?

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.

Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Fakturazio programa desberdinak egokitu egin beharko dira, jarduera kontrolatzeko behar den zerga informazio osoa duen fitxategi bat sor dadin, faktura bakoitza egin aurretik. Behin faktura eginez gero, fitxategia ogasun bakoitzari bidaliko zaio automatikoki. Fakturan, bezeroak ikusi ahal izango du TBAI erabiltzen ari dela. Izan ere, kode berezi bat eta QR kode bat agertuko dira, faktura ondo eginda dagoela egiaztatzeko behar den informazioarekin.
 

Zergatik ezarriko da TicketBAI?

Zer egin behar du softwareak edo programak, TicketBAI betetzeko?

Azken finean TBAIren bidez fakturak elkarrekin kateatzen dira, eta elektronikoki sinatzen dira; horri esker, haiek   manipulatzea edo ezabatzea saihesten da.  Horren bidez, ziurtatuta geldituko dira erregistro automatikoen  benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna, hau da, bermatuko da behin fakturak eginez gero haiek ezin direla manipulatu edo ezabatu.

Gainera, programak beharrezko datu guztiekin sortuko du faktura, eta bi eremu berri hauek barnean hartuko ditu, hain   zuzen ere fakturako datuen beste formatu bateko adierazpena izango direnak: TBAI identifikazio kode bat eta QR   kode  bat.

 

Informazio gehigarria

 


TicketBAI-BIH: OSATU zerbitzua

TicketBAI betebeharrari lotutako zergadunentzako BIH sistema betetzeko espezialitateak onartu dira, bai eta salbuespenezko kasu jakin batzuetan, TicketBAI fitxategiak bidaltzeko beste modu berezi batzuk ere.

Gehiago irakurri

Argitara eman dira TicketBAI proiektuarekin lotutako honako foru agindu hauek:

608/2021 Foru Agindua, TicketBAI betebeharraren ezarpen egutegia aldatzen duena eta erretiroa hartzeko adinetik hurbil dauden pertsona fisiko jakin batzuk hura betetzetik salbuesten dituena, eta 609/2021 Foru Agindua, «TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan aplikatzen diren kenkarien aurrerakina» izena duen KTB eredua onetsi eta hura aurkezteko modua eta epea ezartzen dituena.

Gehiago irakurri