Zorrak ordaintzeko epeak (partikularren borondatezko epean)

Ordainketa guztiak egin behar dira entitate finantzario laguntzaile izaera duten aurrezki kutxetan, bankuetan edo kreditu kooperatiboetan. Entitate laguntzaileek beraientzat lanegun diren egun guztietan onartuko dituzte ordainketa horiek kutxa orduetan. Mugaegunak larunbatetan egokituz gero, hurrengo lehen lanegunean amaitzen direla joko da.

Aitorpen-likidazioak edo autolikidazioak

Aitorpen-likidazioaren edo autolikidazioaren eredua aurkezteko araudi bakoitzean jasotako epe berberetan ordaindu behar da zerga zorra.

Epearen azken eguna jaieguna edo larunbata bada, ondoko lehen lanegunera aldatuko da mugaeguna. Igandeak eta festatzat hartutako egunak izango dira jaiegunak.

Administrazioak egin eta banaka jakinarazitako likidazioak

Administrazioak egin eta banaka jakinarazi diren likidazioak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, haiek jakinarazi eta ondorengo egunetik aurrera.

Administrazioak egin eta taldeka eta aldizka jakinarazitako likidazioak

Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (kontribuzioaren ordainagiria) likidazioa urtero maiatzaren 15aren eta ekinaren 30aren artean egiten da.

Ordaintzeko azken eguna jaieguna edo larunbata bada, ondoko lehen lanegunean bukatuko da epea.

Ordainagiria helbideratu gabe badago, ordaintzeko epea bukatzera badoa eta zergadunak ez badu ordainagiria jaso bere helbidean, eskatu egin beharko du:

  1. Oro har, Foru Ogasuneko edozein Herritarren arretarako bulegotan.
  2. Tokian tokiko udaletxean, zergaren kudeaketa bere gain hartua badu.