Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta zerga arloko beste aldaketa batzuk onesteko maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Arauak berrikuntza eta aldaketa garrantzitsuak sartu ditu hainbat zergetan. Berrikuntza horiek, gainera, beste arau eta erregelamendu batzuekin garatu edo osatu dira.

Atal honen helburua bikoitza da: alde batetik, berrikuntza eta aldaketa horien berri ematea, zerga erreformarekin zerikusia duten xedapen guztiak leku bakar batean bilduta; eta, bestetik, neurri berrien aplikazio praktikoa argitzea. Beraz, atal honetan zerga erreforma jasotzen duten arauak eskuratu, laster onartuko diren xedapenak ezagutu, eta horiek aplikatzean jarraituko diren irizpideak kontsultatu ahalko dituzu:

Araudia aplikatzeko irizpideak:

  • PFEZ erreforma, 1/2025 Foru Arauak onartutakoa (Azken eguneraketa: 2026/01/08)
  • Sozietateen gaineko zergaren erreforma, 1/2025 eta 2/2025 Foru Arauek onestutakoa (Laster)
  • Gazteentzako gida fiskala: Etxetik al zoaz?  Lehen aldiz hasiko zara lanean? Ez kezkatu fiskalitateaz! (Laster)

Araudia: