Ekonomia gardena

Ekonomia Gardenaren kontzeptua herritarren kontzientzia zibikoa eta tributarioa lantzen dituzten praktikei lotuta dago, bai eta jarduera ekonomikoetako diru sarreren aitorpenetan gardentasuna sustatu eta ziurtatzen duten erabilerak ere.

Zenbat eta bilketa diru handiagoa, gero eta gizarte garapen handiagoa

Normaltasunez onartua da honelako pentsaera: “zenbat eta gutxiago ordaindu, hobe”. Nahiz eta oso zabalduta egon pentsaera hori, fiskalitateari buruzko azterketa eta esperientzia guztiek bestelakoa adierazten dute.

Gizarte ongizate mailarik onena duten herrialdeek –hala nola, Europako iparraldeko estatu batzuek– badakite, esperientzia dela medio, zenbat eta bilketa handiagoa izan herritar guztientzat gizarte prestazio handiagoak izango dituztela, bai etxebizitzari dagokionez eta bai enpleguari, hezkuntzari, osasunari, haurren arretari eta abarri dagokienez. Herrialde horietako sektore publikoak baditu bitartekoak aukera berdintasuna benetakoa izan dadin –eta ez, ordea, itxurakoa–. Gainera, herrialde horietako ekonomiak egonkorragoak izaten dira. Sektore publikoa ekonomiaren euskarria izaten da, krisi garaian ekonomiak kalte txikiagoa izaten du eta lanpostu gutxiago galtzen dira.

Horren kontran dagoen kulturak, hau da, pikareskarenak elkartasunik eza, tranpa eta engainua ditu oinarri. Norberarentzako irabazia besterik ez du bilatzen. Suedian, Herbehereetan edo Alemanian, adibidez, herritarrei ulertezin egiten zaizkie “ezkutuko ekonomia” edo "diru beltza” kontzeptuak. Besterik gabe, ez zaie bururatzen Ogasunari iruzurrik egitea, ulertzen baitute modu horretan beren buruari eta gainerako herritarrei iruzur egiten dietela.

Sistema bidezkoa eta zuzena

Gipuzkoako Foru Aldundiak ahalegin handiz aritzen da pertsona guztiek beren neurriaren arabera zergak ordaintzea lortzearen alde. Sistema fiskal bat bidezkoa eta zuzena izango bada, pertsona guztiak berdin tratatu behar ditu eta haietako bakoitzak bere ahalmenaren arabera zergak ordaindu behar ditu.

Informazio gehiago:

Lotura:
Terminal fiskala