Atxikipena egitera behartuak

115 ereduaren bitartez atxikipena egitera behartuak daude ondoko pertsona edo entitateak PFEZ zergaren eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei (establezimendu iraunkorra) edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei higiezin hiritarraren errentamendutik sortutako etekinak ordaindu dizkietenean.

  • Pertsona juridikoak eta gainerako entitateak, jabeen komunitateak eta errentak esleitzeko erregimenean dauden entitateak barne.
  • Enpresari indibidual edo profesionalak, beren jardueretan arituaz etekin horiek ordaintzen dituztenean.
  • Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duten pertsona fisiko eta juridikoak eta gainerako entitateak, bertan establezimendu iraunkorraren bidez aritzen direnean.

Ez dago atxiki beharrik

  • Enpresek beren langileentzako etxebizitzak alokatu dituztenean.
  • Errentatzaile berari urtebetean gehienez 901,52 euroko errenta ordaindu zaionean.
  • Errentatzaileak errentamenduagatik Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan tributatu behar duenean.
  • Leasing kontratuak direnean.