Zerga osagarria
240 -241 eredua aurkeztuko duen entitate eratzailearen komunikazioa
Nork aurkeztu behar du?
Behartuta daude 240 eredua aurkeztera:
- Zerga Osagarriaren Erregelamenduak, apirilaren 1eko 252/2025 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 18.1 artikuluan aipatutako entitate eratzaileak.
Aurkezteko modalitateak
Bide elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, Zergabidea plataformatik abiatuta, ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak, , ezarritakoaren arabera.
Aurkezteko epea
240 eredua aurkezteko epea honako hau litzateke:
• Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa 2025eko martxoaren 31 baino lehen amaitzen diren zergaldiei buruzkoa denean, 240 eredua 2026ko ekainaren 30a iritsi aurreko bi hilabeteetan aurkeztu beharko da.
240 eredua betetzeko era
1. KOMUNIKAZIOA AURKEZTEN DUEN ENTITATEA
Identifikazio datuak
Apartatu honetan, aitortzailearen IFZa eta haren izena edo sozietate izena jarriko dira.
Dagokion laukia markatuko da baldin eta komunikazioak barnean hartzen dituen talde multinazionaleko edo talde nazional handiko entitate eratzaile guztiak Espainiako lurraldean kokatuta badaude.
Harremanetarako pertsona
Abizenak eta izena: harremanetarako pertsonaren izen-abizenak adieraziko dira lauki honetan.
Telefonoa: harremanetarako telefono bat adieraziko da lauki honetan.
2. KOMUNIKAZIOAN JASOTZEN DIREN ENTITATE ERATZAILEAK
Entitate eratzaile guztien IFZa adieraziko da –komunikazioan aipatutakoena–, bai eta haien sozietate izen osoa edo izendapena ere.
3. AZKEN ENTITATE NAGUSIAREN IDENTIFIKAZIOA
Taldearen datuak
Talde multinazionalaren edo nazional handiaren izena jarriko da, eta dagokion laukian taldea nazionala edo nazioartekoa den ere adieraziko da.
Identifikazio datuak
Azken entitate nagusiaren egoitzako herrialde edo lurraldea, IFZa eta sozietate izena adieraziko dira. Egoitza Espainia ez den beste herrialde batean badago, egoitzako herrialde edo lurraldean duen identifikazio fiskaleko zenbakia (TINa) adieraziko da.
Entitateak beste jurisdikzio batzuetan baldin baditu identifikazio datuak, ereduan adieraziko dira. Lehenik eta behin, entitatea ez bada egoiliarra Espainiako lurraldean, eta, hala ere, Espainiako Zerga Administrazioak emandako IFZ bat badu, hura jarri beharko du ereduan. Gainerako identifikazio fiskaletarako, identifikazioaren herrialde edo lurraldea jarriko da, bai eta esleitutako TINa ere.
Azkenik, entitateek LEI kode bat (Legal Entity Identifier) esleituta badaukate, kode hori adierazi beharko dute.
Identifikazio datuak (entitate bat baino gehiago daudenean bakarrik)
Entitate nagusi askok osatutako taldeen kasuan (zerga osagarriaren legearen 39. artikuluan aipatzen dira talde horiek), entitate nagusi horietako bakoitzaren identifikazio datuak jarriko dira.
4. ZERGA OSAGARRIAREN AITORPEN INFORMATIBOA AURKEZTEN DUEN ENTITATE ERATZAILEAREN IDENTIFIKAZIOA
Identifikazio datuak
Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa aurkeztu duen edo aurkeztuko duen entitatearen izaera identifikatuko da, dagokion laukian egoki den entitate mota markatuta:
o Azken entitate nagusia
o Izendatutako entitate aitortzailea
o Izendatutako toki entitatea
o Aurrekoen artean ez dagoen beste entitate eratzaile bat
Azken bi lauki horiek markatzeak esan nahi du "local filing" delakoaren aldeko aukera egin dela, eta Espainian aurkeztutako aitorpen informatiboan Espainiak zergapetu ditzakeen jurisdikzioei buruzko informazioa baino ez dela jasotzen.
Aitortzen duen entitate eratzaileari dagokionez, haren identifikazio fiskalari buruzko informazio hau emango da: egoitzako herrialde edo lurraldea, Espainiako Zerga Administrazioak esleitutako IFZa edo egoitzako herrialde edo lurraldean jasotako TINa, eta haren sozietate izena edo izendapena.
Entitateak beste jurisdikzio batzuetan baldin baditu identifikazio datuak, ereduan adieraziko dira. Lehenik eta behin, entitatea ez bada egoiliarra Espainiako lurraldean, eta, hala ere, Espainiako Zerga Administrazioak emandako IFZ bat badu, hura jarri beharko du ereduan. Gainerako identifikazio fiskaletarako, identifikazioaren herrialde edo lurraldea jarriko da, bai eta esleitutako TINa ere.
Azkenik, entitateek LEI kode bat (Legal Entity Identifier) esleituta badaukate, kode hori adierazi beharko dute.
5. AITORPEN INFORMATIBOA.
Apartatu honetan zerga osagarriaren aitorpen informatiboan aipatzen den zergaldiari buruzko informazioa emango da, zergaldiaren hasiera eta amaiera datak adierazita.
Aitorpen informatiboa 240 eredua baino lehen aurkeztu bada, datu hauek adieraziko dira: aitorpenaren aurkezpen data eta haren erreferentzia zenbakia, edo, bestela, hura aurkeztu den jurisdikzioan eman zaion identifikazio zenbakia.
6. ZERGADUNAREN ORDEZKOA
Zergadunaren ordezkoa identifikatuko da, zeina, zerga osagarriaren legeak 6.5 artikuluan jasotakoaren arabera, behartuta baitago zerga osagarriaren autolikidazioa aurkeztera eta zerga zorra ordaintzera, aipatutako legearen 50. eta 51. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.
Ordezkoaren IFZa eta haren sozietate izena edo izendapena jarriko dira. Espainian entitate eratzaile bakar batek baino ez badu aurkezten aitorpena zerga honen zergadun gisa, dagokion laukia markatuko da.
Inprimakiak
La impresión de este archivo PDF no es válida para la presentación de la declaración.
• Modelo 240 (PDF)
Araudia
1/01/2025 baino lehen hasitako epealdiak:
- 147/2026 Foru Agindua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez onesten baitira 240 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa aurkeztuko duen entitate eratzailea komunikatzekoa», 241 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa» izenekoa, 242 eredua, «Zerga osagarriaren autolikidazioa»ri buruzkoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura.
- 7/2024 Legea, abenduaren 20koa, zeinaren bidez Zerga Osagarri bat ezartzen baita talde multinazionalentzat eta magnitude handiko talde nazionalentzat gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzeko, zerga bat ezartzen baita zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gainean aplikatzeko, zerga bat arautzen baita zigarreta elektronikoetarako likidoak eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuk zergapetzeko, eta beste zerga arau batzuk aldatzen baitira.
- 252/2025 Errege Dekretua, apirilaren 1ekoa, talde multinazionalentzat eta tamaina handiko talde nazionalentzat gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzea xede duen Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.
1/01/2025tik aurrera hasitako epealdiak:
- Azaroaren 24ko 3/2025ko Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari Buruzkoa.
- 25/2025 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.