241 Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa
Nork aurkeztu behar du?
241 eredua, aitorpen informatiboa, aurkeztera behartuta daude:
Zerga Osagarriari buruzko abenduaren 20ko 7/2024 Legearen 47. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren entitate eratzaileak (EE).
Zer aitortzen da?
241 ereduan II. eranskinean jasotzen den informazioa aitortu beharko da, Zerga Osagarriari buruzko abenduaren 20ko 7/2024 Legearen 47. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan eta Zerga Osagarriaren Erregelamenduko 20. artikulutik 30. artikulura bitartean aurreikusitakoarekin bat.
Aurkezteko modalitateak
Igorpen zerbitzua
Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.
Zerbitzuaren helbidea hauxe da: https://zergabidea.gipuzkoa.eus/WAS/HACI/HGFZergaBideaSOAPSociWEB/services/Declare
Gainera, SOAP eskaerak WS-Security sinadura erantsita eduki behar du, baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri baten bidez:
• Entitate homologatuetako batek egitea: http://administracionelectronica.gob.es/PAe/aFirma-Anexo-PSC
• Indarrean eta ezeztatu gabe egotea.
• Ziurtagiriaren titularra den entitatea hauetako bat izatea:
-Aurkeztutako aitorpenaren titularra.
-Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.
Igorpen formatua
Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL Presentacion 241_GIPUZKOA.zip
XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.
Aurkezteko epea
• Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa 2025eko martxoaren 31 baino lehen amaitzen diren zergaldiei buruzkoa denean, 241 eredua 2026ko ekainaren 30a iritsi aurreko bi hilabeteetan aurkeztu beharko da.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.
• Anexo II (PDF)
Araudia
1/01/2025 baino lehen hasitako epealdiak:
- 147/2026 Foru Agindua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez onesten baitira 240 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa aurkeztuko duen entitate eratzailea komunikatzekoa», 241 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa» izenekoa, 242 eredua, «Zerga osagarriaren autolikidazioa»ri buruzkoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura.
- 7/2024 Legea, abenduaren 20koa, zeinaren bidez Zerga Osagarri bat ezartzen baita talde multinazionalentzat eta magnitude handiko talde nazionalentzat gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzeko, zerga bat ezartzen baita zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gainean aplikatzeko, zerga bat arautzen baita zigarreta elektronikoetarako likidoak eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuk zergapetzeko, eta beste zerga arau batzuk aldatzen baitira.
- 252/2025 Errege Dekretua, apirilaren 1ekoa, talde multinazionalentzat eta tamaina handiko talde nazionalentzat gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzea xede duen Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.
1/01/2025tik aurrera hasitako epealdiak:
- Azaroaren 24ko 3/2025ko Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari Buruzkoa.
- 25/2025 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.