242 Zerga osagarriaren autolikidazioa

Nork aurkeztu behar du?

242 eredua aurkeztera behartuta daude:
-Espainiako lurraldean kokatuta dauden entitate eratzaileak, Zerga Osagarriari buruzko abenduaren 20ko 7/2024 Legearen 6. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera zergaren zergadun direnean, eta, kasua bada,
-Lege horren 6.5 artikuluaren arabera zergadunaren ordezko jarduten dutenak.


Aurkezteko modalitateak

Elektronikoki soikik aurkeztuko da, Internet bidez, Zergabidea plataformatik abiatuta, ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak,  ezarritakoaren arabera.

Fitxategi bidezko aurkezpena: Fitxategi bidez ere aurkeztu ahal izango da, beherago adierazten diren zehaztapenak betetzen dituen fitxategi bat erabiliz.

  • Aurkezpen horretarako, Zergabidean sartu behar da (gune urdina), eta behin 242 eredua, ekitaldia  eta fitxategia hautatu ondoren, aurkeztu egiten da. Aurkezpen hau, banaka zein taldeka egin daiteke. Lehenengo kasuan, datuak biltzen dituen artxiboak aitortzaile bakar baten datuak ditu, eta bigarrengoan, aitortzaile batenak baino gehiagorenak. 
  • Fitxategiaren diseinu logikoa (2026-07-10 eguneratua).

 

Aurkezteko epea

El plazo para presentar el modelo 242 será el siguiente:
-Zergaldia amaitu ondorengo hemezortzigarren hilabetearen ondorengo 25 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da.
Oharra: edozein delarik ere zergaldia, ezin izango da aurkeztu 2026ko ekainaren 30a baino lehen, eta aipatutako 25 eguneko epea data horretatik aurrera konputatuko da.

Cumplimentación modelo 242

1.    ZERGALDIA
Autolikidatzen den zergaldiaren hasiera eta amaiera datak, zergaldiari dagokion ekitaldia eta ekitaldi mota adieraziko dira.
Ekitaldi motak 4 balio hartu ditzake:
o    1. balioa: Urte naturalarekin bat datorren zergaldia.
o    2. balioa: Urte naturalarekin bat ez datorren zergaldia.
o    3. balioa: Urtebetetik beherako zergaldia.
o    4. balioa: Urtebetetik gorako zergaldia.

2.    AITORTZEN DUEN ENTITATEAREN IDENTIFIKAZIOA
Apartatu honetan, aitortzailearen IFZa eta haren sozietate izena edo izendapena jarriko dira.
Telefonoa: harremanetarako telefono bat adieraziko da lauki honetan.
3.    AITORTZAILE MOTA
Zerga osagarriaren autolikidazioa nolako izaeraz aurkezten duen identifikatu behar du aitortzaileak, lauki hauetako bat markatuta:
o    Zergaduna: talde multinazionalak edo talde nazional handiak Espainian entitate eratzaile bakarra duen kasuetan markatuko da.
o    Zergadunaren ordezkoa, zerga osagarriaren legeak 6.5 artikuluan jasotakoaren arabera. Aurreikusita dauden 3 kasu hauetako bat ere markatuko da: azken entitate nagusia; Espainiako entitate nagusia, zeinaren aktibo materialen kontabilitate balio garbia Espainiako gainerako entitate nagusiena baino handiagoa baita; edo entitate eratzailea, zeinaren aktibo materialen kontabilitate balio garbia Espainiako gainerako entitate eratzaileena baino handiagoa baita.
Aitortzaileak ordezko gisa jarduten badu, ordeztutako entitate eratzaile zergadunaren IFZa eta sozietate izena edo izendapena adieraziko dira.
4.    TALDEAREN IDENTIFIKAZIOA
Apartatu honetan, adieraziko da nolako izena duen entitate aitortzailea integratuta dagoen talde nazionalak edo multinazionalak, zer talde mota den (nazionala edo nazioartekoa), zer araudi aplikatzen zaion, eta hainbat administraziotan (Estatuan/Foru Lurraldeetan) tributatzeko araubidera bilduta dagoen.
Halaber, azken entitate nagusiaren sozietate izena edo izendapena jarriko da, bai eta egoitzako herrialde edo lurraldea ere, Espainiako IFZa edo esleitutako TINa adierazita.
Entitateak beste jurisdikzio batzuetan baldin baditu identifikazio datuak, ereduan adieraziko dira. Lehenik eta behin, entitatea ez bada egoiliarra Espainiako lurraldean, eta, hala ere, Espainiako Zerga Administrazioak emandako IFZ bat badu, hura jarri beharko du ereduan. Gainerako identifikazio fiskaletarako, identifikazioaren herrialde edo lurraldea jarriko da, bai eta esleitutako TINa ere.
Horrez gain, entitateek LEI kode bat (Legal Entity Identifier) esleituta badaukate, kode hori adierazi beharko dute.
Entitate nagusia zergan salbuetsita badago zerga osagarriaren legeak 7. artikuluan jasotakoaren arabera, dagokion laukian adieraziko da.
Azkenik, adierazi behar da azken entitate nagusiaren jurisdikzioan honako zerga edo erregla hauek onetsi eta indarrean dauden (aukera bat, bi edo guztiak markatu daitezke):
o    Zerga osagarri nazionala (QDMTT).
o    Errentak integratzeko erregela onargarria (QIIR).
o    Behar beste zergapetu gabeko mozkinen erregela (QUTPR).
5.    ZERGA OSAGARRIAREN AITORPEN INFORMATIBOA
Apartatu honetan, aurkeztutako zerga osagarriaren aitorpenari buruzko informazioa jarriko da, datu hauek adierazita: zein jurisdikziotan aurkeztu den, haren erreferentzia zenbakia (Espainiako Zerga Administrazioan aurkeztu bada) edo aitorpenaren identifikazio zenbakia (beste jurisdikzio batean aurkeztu denean), eta aurkezpen data.
6.    ZERGA OSAGARRIAREN AUTOLIKIDAZIO OSAGARRIA
«Aitorpen osagarria» laukian «X» bat markatuko da, baldin eta aitorpen honen xedea kontzeptu eta ekitaldi berberagatik lehendik aurkeztutako beste aitorpen bat edo batzuk osatzea bada.
Kasu horretan, aurreko aitorpenaren frogagiri zenbakia ere jarriko da apartatu honetan. Lehenago aitorpen bat baino gehiago aurkeztu badira, azken aitorpenaren frogagiri zenbakia jarriko da.
7.    ZERGAREN LIKIDAZIOA
Zerga osagarri nazionala

01 LAUKIA: lauki honetan jarriko da aitorpenean jasotako zergadunari dagokion zerga osagarri nazionalaren zenbatekoa, Zerga Osagarriaren Legeak 25. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua.
05 LAUKIA: lauki honetan jarriko da zerga osagarri nazionaletik zer zati dagokion ordainaraztea Gipuzkoari, Ekonomia Itunaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren arabera (12/2002 Legearen 20bis.2 artikulua eta 28/1990 Legearen 27bis.2 artikulua).
Zerga osagarri primarioa
Aurrenik, dagokion laukian adierazi behar da zein entitatek eragin duen zerga osagarri primarioaren sortzapena. Entitate hori izan daiteke: azken
entitate nagusia (UPE), tarteko entitate nagusia (IPE), edo partzialki partaidetutako entitate nagusia (POPE)
02 LAUKIA: lauki honetan jarriko da aitorpenean jasotako zergadunari zerga osagarri primariotik dagokion zenbatekoa, zerga osagarriaren legeak 26. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua.
06 LAUKIA:  lauki honetan jarriko da zerga osagarri primariotik zer zati dagokion ordainaraztea Gipuzkoari, Ekonomia Itunaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren arabera (12/2002 Legearen 20bis.2 artikulua eta 28/1990 Legearen 27bis.2 artikulua).
Zerga osagarri sekundarioa
03 LAUKIA: lauki honetan jarriko da aitorpenean jasotako zergadunari zerga osagarri sekundariotik dagokion zenbatekoa, zerga osagarriaren legeak 27. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua.
07 LAUKIA: lauki honetan jarriko da zerga osagarri sekundariotik zer zati dagokion ordainaraztea Gipuzkoari, Ekonomia Itunaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren arabera (12/2002 Legearen 20bis.2 artikulua eta 28/1990 Legearen 27bis.2 artikulua).
Autolikidazioaren emaitza
04 LAUKIA: zergadunak sorrarazitako zerga osagarriak (nazionala, primarioa eta sekundarioa) batzetik ateratzen den emaitza jarriko da, hau da, 01+02+03 laukien batura.
08 LAUKIA: zerga osagarri nazional, primario eta sekundarioagatik Gipuzkoan ordainarazi behar den zatia jarriko da, hau da, 05+06+07 laukien batura.
Osagarria
09 LAUKIA: zergaldi berberagatik lehendik aurkeztutako autolikidazioetatik guztira ondorioztatu den zenbatekoa jarriko da. Lauki hau autolikidazio osagarri bat aurkezten denean bakarrik beteko da.
Emaitza
10 LAUKIA: aurkezten den autolikidazioaren emaitza jarriko da, hau da, 08 ken 09 eginez ateratzen dena.
8.    LURRALDEAREN ARABERA TRIBUTATZEARI BURUZKO INFORMAZIOA (Administrazio batean baino gehiagotan tributatzen duten zergadunentzat bakarrik)
Hainbat administraziotan tributatzen duten zergadunek adierazi behar dute zein tributazio portzentaje ordaintzen duten Araban ([11] laukia), Gipuzkoan ([12] laukia), Bizkaian ([13] laukia), Nafarroan ([14] laukia) eta lurralde erkidean ([15] laukia).
9.    ORDAINKETA
Ordaindu beharreko zenbatekoa adieraziko da ("Zenbatekoa" laukia), [10] laukian adierazitako zenbatekoaren berdina ("Likidazioaren emaitza"). 

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.
•    Modelo 242  (PDF)


Araudia

 1/01/2025 baino lehen hasitako epealdiak:

  • 147/2026 Foru Agindua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez onesten baitira 240 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa aurkeztuko duen entitate eratzailea komunikatzekoa», 241 eredua, «Zerga osagarriaren aitorpen informatiboa» izenekoa, 242 eredua, «Zerga osagarriaren autolikidazioa»ri buruzkoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura.   
  • 7/2024 Legea, abenduaren 20koa, zeinaren bidez Zerga Osagarri bat ezartzen baita talde multinazionalentzat eta magnitude handiko talde nazionalentzat gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzeko, zerga bat ezartzen baita zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gainean aplikatzeko, zerga bat arautzen baita zigarreta elektronikoetarako likidoak eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuk zergapetzeko, eta beste zerga arau batzuk aldatzen baitira.
  • 252/2025 Errege Dekretua, apirilaren 1ekoa, talde multinazionalentzat eta tamaina handiko talde nazionalentzat gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzea xede duen Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.


  1/01/2025tik aurrera hasitako epealdiak:

  • Azaroaren 24ko 3/2025ko Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari Buruzkoa.
  • 25/2025 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriaren Erregelamendua onesten duena.