319 eredua. Aduanaz bestelako gordailu araubidea azkendutakoan gasolina, gasolio eta bioerregaien entregengatik exijitzekoa den balio erantsiaren gaineko zergaren konturako ordainketa.
Nork aurkeztu behar du?
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen eranskineko hamaikagarren apartatuaren 1. zenbakian aipatzen diren gordailugileek edo gordailu fiskalen titularrek aurkeztu beharko dute, betiere aldi berean baldintza hauek betetzen badira:
- Aipatu den 1. zenbakian esandako bermea Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen eranskinaren hamaikagarren apartatuko 3. zenbakiaren b) letran aurreikusitako konturako ordainketa bat izatea.
- Balio erantsiaren gaineko zerga ikuskatzeko eskumena Gipuzkoa ko Foru Aldundiarena izatea, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 29. Sei artikuluan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 167. artikuluko zazpigarren apartatuan ezarritakoarekin bat.
Aurkezteko modalitatea
319 eredua bide telematikoz aurkeztuko da nahitaez, Interneten dagoen Zergabidea plataformatik abiatuta, betiere ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Administrazioarekiko harremanetan bi tarteko elektronikoak erabiltzeko obligazioa arautzen duenak, ezarritakoaren arabera.
Aurkezteko epea
319 eredua beti aurkeztu beharko da produktuak gordailu fiskaletik atera baino lehen, eta hura aurkeztean konturako ordainketa egin beharko da.
Araudia
3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa.
8/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bi dez onesten baita «Aduanaz bestelako gordailu araubidea azkendutakoan gasolina, gasolio eta bioerregaien entregengatik exijitzekoa den balio erantsiaren gaineko zergaren konturako ordainketa» egiteko erabili be harreko 319 eredua, eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen baitira.
Lotutako araudia:
7/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen eranskineko hamaikagarren apartatuan aipatzen diren betekizunak eta haren alderdi orokorrak, aduanaz bestelako gordailu araubidea uzten duten erregai jakin batzuen entregagatik exijitzen den zer garen ordainketa bermatzeko.
6/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, operadore fidagarriaren izaera aitortzeko prozedura onetsi eta operadore fidagarrien erregistroaren sorrera eta mantenimendua arautzen dituena.