513 Elektrizitatearen gaineko zerga. Jardueraren urteko aitorpena (2015ean DEROGATUA)

Nork aurkeztu behar du?

Elektrizitatearen gaineko Zergaren subjektu pasiboek 513 eredua aurkeztu behar dute

Zer aitortzen da?

Establezimendu bakoitzeko elektrizitateren ekoizpena eta mugimenduak.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 513 inprimakia betez eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia Gipuzkoatariatik transmitituz.

Aurkezteko lekuak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentua, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018Donostia).

Aurkezteko epea

Urtero. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra edo ondorengo lehen egun baliodunera bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

1165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).

225/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.