Nork aurkeztu behar du?

Elektrizitatearen gaineko Zergari lotutako eragiketak honako hauek egiten dituzte:

  1. Zergadun moduan, Gordailu baimenduek, sortzapena fabrika edo gordailu fiskal batetik irtetean nahiz autokontsumoa dela-eta gertatzen denean. Zerga honen ondorioetarako, honelaxe ulertuko dira honako hauek:
    1. Fabrika: Energia elektrikoa sortzeko instalazioak edo "energia elektrikoa produzitzeko lanak" egiten diren bestelako instalazioak.
    2. Gordailu fiskala:
      1. Energia elektrikoa garraiatzeko sarea, 220 kilovolteko (kV) tentsioak edo handiagoak dituzten linea, parke, transformadore eta bestelako elementu elektriko batzuez osatua; halaber, tentsioa edozein izanda ere, garraioko edo nazioarteko loturako funtzioak betetzen dituzten beste instalazio batzuk.
      2. Energia elektrikoa banatzeko instalazioak, halakotzat harturik energia elektrikoa garraiatzeko sare eta instalazio guztiak, aurreko parrafoan sartuta ez daudenak, beren titularren erabilera bakarrari atxikita ez daudenean.
    3. Autokontsumoa: Produktuak suspentsio erregimenean dauden establezimenduen barruan energia elektrikoa kontsumitu edo erabiltzea.
  2. Zergadunaren ordezkari moduan, zerga ordezkariez gain, energia elektrikoaren hornidurak kostu bidez (prezio bat ordaintzearen truke) egiten dituztenek.