Paperean

Inprimakia

60A eredua eskura daukazu, PDF formatuan. Behin inprimatuta balio du Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidazioa aurkezteko. Eredu hau, halaber, estanko baimenduetan eskura daiteke.

Aurkezteko lekua

Prozedura

  • Aitorpena positiboa bada, aitorpen-likidazioa aurkeztu aurretik bidezko kuota ordaindu behar da finantza entitate laguntzaileetan.
  • 60A inprimakia bete eta entregatu.
  • Aitorpen likidazioa zergaren subjektu pasiboak sinatu behar du derrigorrez; edo Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkezten duen pertsonak, bestela.
  • Administrazioak jatorrizko agiria eta 60A eredua zigilatu ondoren, interesatuarentzako eta Erregistrorako aleak aurkezleari itzuliko dizkio. Agiri hori, Zergaren aitorpena egin eta ordaindu denaren frogagiri gisa erabili ahal izango da.

Informazio orriak:

Aurkeztu beharreko egiaztagiriak

Egintzaren (eskritura, prebentziozko idatzoharraren autoa,…) jatorrizko agiria eta kopia bat.

Informazio interesgarria

  • Aitorpen-likidazioa, subjektu pasiboa ez den beste norbaitek aurkez dezake. Horrelakoetan ulertuko da likidazioa aurkezten duen pertsonak subjektu pasiboaren aginduz diharduela.
  • Ordaintzeko obligaziodun edota eskualdatzaile bat baino gehiago daudenean, adibidez, bi saltzaile edo gehiago, 60A ereduaren eranskina ere aurkeztu behar da.