Paperean

Inprimakia

60T eredua eskura daukazu, PDF formatuan. Behin inprimatuta balio du Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidazioa aurkezteko. Eredu hau, halaber, estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Laguntza programa

Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen inprimakia sortzeko, honako laguntza programa erabili dezakezu:

Prozedura

  • Aitorpena positiboa bada, aitorpen-likidazioa aurkeztu aurretik bidezko kuota ordaindu behar da Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Inprimakia, beteta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan entregatu behar da (Errotaburu Pasealekua 2, Donostia) edo Ogasuneko edozein Herritarren Arretarako Bulegotan.
  • Aitorpen-likidazioa zergaren subjektu pasiboak sinatu behar du derrigorrez; edo departamentuan aurkezten duen pertsonak, bestela.
  • Administrazioak jatorrizko agiria eta 60T eredua zigilatu ondoren, interesatuarentzako eta Erregistrorako aleak aurkezleari itzuliko dizkio. Agiri hori, Zergaren aitorpena egin eta ordaindu denaren frogagiri gisa erabili ahal izango da.
  • Aurkeztu behar diren agiriak: zergapeko egintza edo kontratuaren jatorrizko agiria eta kopia bat.
  • Erosle edo saltzaile bat baino gehiago badira, 60T ereduaren eranskina ere aurkeztu beharko da.

Informazio orriak:

Informazio interesgarria

  • Aitorpen-likidazioa, subjektu pasiboa ez den beste norbaitek aurkez dezake. Horrelakoetan ulertuko da likidazioa aurkezten duen pertsonak subjektu pasiboaren aginduz diharduela.