Paperean

Inprimakia

620 eredua eskura daukazu, PDF formatuan. Behin inprimatuta balio du Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidazioa aurkezteko. Eredu hau, halaber, estanko baimenduetan ere eskura daiteke.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ibilgailu erabilien salerosketaren gaineko Zergaren aitorpenarekin (620 eredua) batera, honako agiriak aurkeztu behar dira:

  1. 620 inprimakia betez eta aurkeztuz.
  2. Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
  3. Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
  4. Eroslearen eta saltzailearen NA edo agiri baliokidearen fotokopia.
  5. 565 eredua: Bigarren eskuko garraiobidea  Europar Batasuneko estatu kide batetik datorrenean (Espainia salbu) eta enpresari edo profesional ez den pertsona bati erosi zaionean.  

Aurkezteko lekua

Prozedura

  • Aitorpen-likidazioa aurkeztu aurretik bidezko kuota ordaindu behar da Finantza entitate laguntzaileetan.
  • 620 inprimakia betez eta aurkeztuz.
  • Aitorpen-likidazioa zergaren subjektu pasiboak sinatu behar du derrigorrez; edo Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkezten duen pertsonak, bestela.
  • Ordaintzeko obligaziodun edota eskualdatzaile bat baino gehiago daudenean, (adibidez, bi saltzaile edo gehiago), 620 ereduaren eranskina ere aurkeztu behar da.
  • Administrazioak, 620 eredua zigilatu ondoren, aurkezleari itzuliko dio interesatuarentzako alea. Agiri hori, zergaren aitorpena egin eta ordaindu denaren frogagiri gisa erabili ahal izango da.

Informazio orria