Epez kanpo al nago?


Urteko errenta aitorpena (109 eredua) aurkezteko epea amaitzen bada aitortzera behartutako zergadunak horrelakorik aurkeztu gabe, zergadun horrek epez kanpo eta bere borondatez aurkez dezake aitorpena.

Hala egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzeko agindu diezaioke, eta zigor handiagoa jarri ere bai.

Aurkezteko modalitateak

Modalitate bakarra dago aitorpena aurkezteko: internet. Nahi baduzu, Errenta Zergaren 109 ereduan kontsulta dezakezu.

Epez kanpoko aitorpenetan, ezin da kuotaren ordainketa zatikatu (%60 eta %40). Emaitza itzultzekoa denean (Ogasunak zergadunari itzultzen dionean), helbideratze bankarioz egiten da ordainketa. Aldiz, emaitza ordaintzekoa denean (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean), indarrean dauden ordaintzeko moduen artean aukeratu behar da: banku-helbideratze, ordainketa-gutuna edo ordainketa-pasabidea.

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ezarri daitezkeen errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzuli edo ordaintzea atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu)

  • 6 hilabete arteko atzerapena: %5eko errekargua aplikatuko da ordaindu beharreko kuotaren gainean.
  • 6. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %50eko isuna ezarriko zaizu (%30eko adostasuna emanez gero).

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada (Ogasunak zergadunari itzultzen dio):

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu)

  • 2004ko eta aurreko ekitaldietako aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko eta ondorengo ekitaldietako aitorpenak: 100 euroko isuna.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • 2004ko eta aurreko ekitaldietako aitorpenak: 150,25 euroko isuna.
  • 2005eko eta ondorengo ekitaldietako aitorpenak: 200 euroko isuna.

Errekerimenduei kasu ez egiteagatik zigorrak

Foru Ogasunak aitorpena epez kanpo aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari ez badiozu kasu egiten, Ogasunak atzerapena jakinaraziko dizu. Zenbat eta jakinarazpen gehiago jaso, handiagoa izango da zigorra.

Hiritarrentzako, oro har

  • 1. jakinarazpena: 150 euro
  • 2. jakinarazpena: 300 euro
  • 3. jakinarazpena: 600 euro

Enpresari edota profesional autonomoentzako

  • 1. jakinarazpena: 300 euro
  • 2. jakinarazpena: 1.500 euro
  • 3. jakinarazpena: aurreko urteko negozio cifraren %2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 40.000 euro).