Ingurumen zergak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Ingurumen tributuak dira ingurumenaren babesa edo hobekuntza helburu nagusia duen zerga gaia duten tributuak.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga

583 Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga
Energia elektrikoa ekoiztuta sistema elektrikoan sartzen duenengatik erabiltzeko eredua.

588 Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Jarduera urtarriletik urrira bitartean eteteagatik aurkeztutako autokilidazioa.
Energia elektrikoa sistema elektrikoan sartzen duten eta jarduera urtarriletik urrira bitartean eten duten ekoizleek erabili beharreko eredua.

591 Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Zergadunekin egindako eragiketen urteko aitorpena.
Eredu hau erabili behar dute energia elektrikoaren produkzioaren balioaren gaineko zergaren zergadunei diru kopuru ordaintzen dizkietenak energia elektrikoa ekoiztu eta sistema elektrikoan sartzeagatik.

Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga

587 Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga
Eredu hau erabili behar dute berotegi efektuko gas fluordunak fabrikatu, inportatu edo Europar Batasunaren barruan eskuratzen dituztenek nahiz zergari lotutako salmentak edo entregak edo autokontsumo eragiketak egiten dituzten enpresari birsaltzaileek.

Itzulketa eskaera. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga.
12/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 15.1 artikuluan aipatzen diren inportatzaileek eta eskuratzaileek erabili beharreko eredua.

586 Berotegi efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea (Eredu indargabetua. Aurkezteko azken aldia: 2022. urtea).
Eredu hau erabili behar dute berotegi efektuko gas fluordunak fabrikatu, inportatu edo Europar Batasunaren barruan eskuratzen dituztenek nahiz zergari lotutako salmentak edo entregak edo autokontsumo eragiketak egiten dituzten enpresari birsaltzaileek.

Berrerabili ezin diren Plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. 

592 Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga 
Eredu hau aurkeztera behartuta daude zergaren eremu objektiboaren parte diren produktuak fabrikatzen eta batasunaren barruan eskuratzen dituztenak.

Itzulketa eskaera. Berrerabili ezin diren Plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. 
1/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 15.1 artikuluan aipatzen diren inportatzaileek eta eskuratzaileek erabili beharreko eredua.

Hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketa edo koerrausketagatik ordaindu beharreko zerga

593 Hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketa edo koerrausketagatik ordaindu beharreko zerga.
Zergaren subjektu pasiboek erabili beharreko eredua, zabortegietan, hondakinen errausketa edo koerrausketa instalazioetan entregatzeari dagokionez.