Epez kanpo al nago?

Zentsu aitorpena (036) aurkezteko epea amaitu ondoren, derrigortua egon arren aurkeztu ez baduzu, aitorpena epez kanpo boluntarioki aurkeztu ahal izango duzu.
Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu zaitzake, zigor handiagoa jarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezpena paperean egin ahal izango da. Modalitate horri eta aurkezpen lekuari buruzko informazioa Zentsu Aitorpeneko 036 ereduan kontsulta dezakezu.

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatiko zigorrak

Zergadunak aurkeztu duen aitorpena Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du eta, berandu aurkeztu denez, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada (Ogasunak zergadunari itzuli behar dionean):
Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu)

  • 2005eko uztailaren 1aren aurreko aurkezpen epea duten aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1aren ondorengo aurkezpen epea duten aitorpenak 200 euroko isuna.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • 2005eko uztailaren 1aren aurreko aurkezpen epea duten aitorpenak: 150,25 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1aren ondorengo aurkezpen epea duten aitorpenak 400 euroko isuna.