Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?

Zentsu aitorpena (036 eredua) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu, Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Zuzenketa eskatzeko prozedura honi jarraituko zaio:

  • Idazki bat aurkeztu Gipuzkoako Foru Ogasuneko Zeharkako Zergen Atalean (Errotaburu pasealekua, 2. 20018 Donostia) zure burua identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Aldatu nahi dena justifikatzen duen dokumentazioa erantsiko da.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Zuzentzeko eskaera aztertu ondoren, Zeharkako Zergen Atalaren gainbegiraketak ondoko bi emaitzetarikoren bat izango du:

  • Zergadunak eskatutako aldaketa egitea.
  • Zergadunari dokumentazio osagarria eskatzea, emandakoa eskatzen den aldaketa justifikatzeko nahikoa ez denean.