Etorkizuna Eraikiz.
Open minded governance for your future

Gobernantza kolaboratiboa garapen jasangarriko helburuentzat.

Gobernu irekia eta garapen jasangarrirako helburuak. Binomio horretan bilduta daude administrazioen eta gizartearen etorkizuneko erronkak, Gipuzkoako Foru Aldundiak orainera ekarri nahi dituenak, gaurtik bertatik lantzen hasteko, eta Gipuzkoarentzako etorkizun hobea eraikitzen jarraitzeko.

Jardunaldi egitekotsu batetarako gonbita luzatzen dizugu. Bertan, egun osoan zehar, gobernu onaren esparru desberdinetan jarduten diren lehen mailako aditu internazionalekin elkartuko gara, EAEko eta nazioarteko administrazio publikoetatik sustatzen ari diren gobernantza eredu berrien inguruan hausnartzeko, eta gure lurraldean egon diren esperientziak eta nazioarteko jardunbide onenak ezagutzeko.

Elkarlaneko gobernantza, etika instituzionala, plangintza, ebaluazioa eta kontuak ematea, gardentasuna, partaidetza, GJHen lokalizazioa... Kongresuaren helburua da ezagutza partekatua sortzea, foru administrazioari kudeaketa efizientearen bidean aurrera egiten laguntzeko, hartara gizarte gipuzkoarrarentzat positiboak izango diren aldaketa sozialak eta politikoak ekarriko dituzten emaitzak lortzeko. Elkarrekin heldu behar diogu gizarte garaikideen ziurgabetasunari, guztiontzat etorkizun hobea eta jasangarria eraikitzeko.

agenda

Akreditazioak

8:30

Irekiera

Markel Olano Arrese

Gipuzkoako diputatu nagusia
9:00

Garapen jasangarriko helburuen kokapena Gobernantza kolaboratzailearen esparruan

Carlos Martínez

CGLUko Lehendakariordea
Gehiago irakurri
Europako Udalerri eta Eskualdeen Batzordeko (CEMR) presidenteordea eta Tokiko Hiri eta Gobernu Batuen (CGLU) erakundeko presidenteordea eta Soriako alkatea (Espainia). 2002tik Soriako PSOEren probintzia idazkaria da.
9:15

Ponentzia nagusia “Geure burua gobernatzea”

Daniel Innerarity

Gobernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren zuzendaria
Gehiago irakurri
Filosofia Politikoan katedraduna, Ikerbasque-ko.. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Saiakeraren Sari Nazionala eta Kulturaren Vianako Printzea Saria. Bere ikerlana gizarte garaikideen gobernuei eta demokrazia konplexuaren teoria bat lantzeari buruzkoa da.
9:30

Gobernantza Kolaboratiboko ereduak mahaia

Nazioarte eremuko, udaleko eta Foru Aldundiko esperientzien inguruko elkarrizketa

ADITUA:
 

Daniel Innerarity

Gobernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren zuzendaria
PARTE HARTZAILEAK:

Xabier Barandiaran

Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren kabineteburua
Gehiago irakurri
Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Soziologian doktorea. Ibilbide luzea du irakaskuntzan eta politikan. 2012-2014 bitartean ikertzaile bisitaria Oxford Unibertsitatearen Kellog College-n eta 2011tik irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatean.

Julen Mendoza

Errenteriako udala
Gehiago irakurri
Zuzenbidean lizentziatua eta Nazioarteko Harremanetan graduondoko diplomatua. 2011tik Errenteriako Alkatea da eta besteak beste Oarsoaldea Garapen Agentziako Lehendakari izanda 2018 urtera bitartean, une ezberdinetan. Aurretik Hirigintzako Teknikaria izan da Pasaiako Udalean eta abokatua nazioarteko giza eskubideen eta hirigintzaren alorretan.

Peter Varga

Eskualdeko koordinatzaile seniorra Europarako
Gehiago irakurri
Peter 2016ko uztailean hasi zen Open Government Partnership erakundean parte hartzen. Lehenago, Transparency International-ekin lan egin zuen. Peter Fulbright Praktikante Bisitaria izan zen Stanford Unibertsitatean 2011-2012an, Europa Erdialdeko Unibertsitatearen master bat du Nazioarteko Harremanetan eta Ikasketa Europarretan eta Politika Zientzien lizentziatura bat du Yale Unibertsitatean.
9:45
Kafea 10:40
 ;

Erakundearen Etika mahaia

Nazioarte eremuko, udaleko eta Foru Aldundiko esperientzien inguruko elkarrizketa

ADITUA:

Manuel Villoria

Politika Zientzietan katedraduna Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean (URJC)
Gehiago irakurri
Gobernantza Onaren Behatokiaren zuzendaria Nazioarteko Gardentasunaren Zuzendaritza Batzordeko, kapitulu espainiarraren, sortzailekidea eta kidea. Irakasle gonbidatua Espainiako eta atzerriko hainbat unibertsitatetan, ELGE, BID eta Europar Batasunerako aholkularia. Espainiako Batzorde Olinpikoaren Etika Batzordearen eta Espainiako Futboleko Errege Federazioaren presidentea. Halaber, UGTren Etika Batzordearen idazkaria da.
PARTE HARTZAILEAK:

Goizeder Manotas

Gipuzkoako Foru Aldundiko Modernizazioaren, Zerbitzuen eta Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia
Gehiago irakurri
Zuzenbidean Lizentziatua. Ingurugiro Zuzenbidean master duna. Lege-Aholkularia. Nazioarteko Ingurugiro Arbitrai eta Adiskidetzarako Nazioarteko Gortea (2003-2009).Europar egitasmoko Teknikaria eta Egitasmoko Teknikaria eta Komunikazio arduraduna. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa (2010-2014). Lege-Aholkularia. Dokumentazio Judizialeko Zentroarekin (CENDOJ) elkarlanean aritzen da.

Koldobike Olabide

Legazpiko alkatea
Gehiago irakurri
Kimika Zientzietan lizentziatua Petrokimikaren espezialitatean EHUn eta Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren Ingurumen Kudeaketako Masterra du. Era berean, esperientzia handia du ingurumen kudeaketa eta ekodiseinuaren aholkularitza espezializatuan. Ingurumeneko master eta graduondo ikastaroetako irakaslea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean.

Carles Agustí

Bartzelonako Unibertsitateko Herritarren Partaidetza eta Asoziazionismoaren ordezkaria
Gehiago irakurri
Politika Zientzietan lizentziatua da eta Historiako ikasketak ditu, Nazioarteko Harremanetan espezializatuta dago. Rovira i Virgili Unibertsitateko eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea bisitaria da. Demokrazia Partizipatiboaren Nazioarteko Behatokiaren (OIDP) presidentekidea da. Komunikazio, Ikerketa eta Estrategia Politikoen Kataluniako Elkartearen (ACCIEP) presidenteordea da. Generalitatearen Ikerlan eta Iritziaren Zentroko (CEO) Kontseilu Errektoreko kidea izan da.
11:10

Planifikazioa, Ebaluaketa eta Kontu ematea mahaia

Nazioarte eremuko, udaleko eta Foru Aldundiko esperientzien inguruko elkarrizketa

ADITUA:

Cristina Monge

Politologoa eta doktorea Zaragozako Unibertsitatean
Gehiago irakurri
ECODES (Ekologia eta Garapenaren Fundazioa) Elkarrizketen arloko zuzendaria eta Soziologia irakaslea Zaragozako Unibertsitatean. Analista politikoa El País, Infolibre eta Cadena SER komunikabideetan. Bere ibilbide profesional eta akademikoa jasangarritasun eta kalitate demokratikoaren aldeko lanari lotuta dago. Liburu honen egilea da: 15M: Un movimiento político para democratizar la sociedad
PARTE HARTZAILEAK:

Sebas Zurutuza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategiako zuzendari nagusia
Gehiago irakurri
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuburua Gipuzkoako Foru Aldundian (1993-2015). Lehenago Kupoaren eta Ekarpen Finantzarioen Atalburua. Gipuzkoako Foru Aldundian (1992-1993) eta Ekonomialaria. Gipuzkoako Foru Aldundian (1987-1992). Irakasle laguna. EHU-UPVn (Zuzenbide Fakultatean) (1988-1994)

Ibon Ramos

Lehendakaritza Zuzendaritzako Informazioaren Udal unitateburua, Donostiako Udala
Gehiago irakurri
Gardentasun eta Kontu Ematearen arduraduna. Donostiako Behatokiaren arduraduna. Komunitateko Entzute Aktiboaren Plataformaren arduraduna. Datuaren Gobernantzaren proiektuaren arduraduna. Udalaren arduraduna kontuak emateko konpromisoan OGPren agintaldiko planen bidez.

Doreen Grove

Eskoziako Gobernuko Gobernu Irekiaren burua
Gehiago irakurri
Doreenek zuzentzen du Gobernuaren esku hartzea Gobernu Irekiaren Elkartean hala nazioan nola nazioartean. Doreenek, era berean, Estrategiaren Departamentuan lan egin zuen 2013-2014 aparteko aldian. Horrek esan nahi zuen hainbat proiekturen buru izatea, Eskoziako Estrategia garatzea barne (gaur egun Eskoziako gobernuaren erreforma babesten jarraitzen du).
12:05

GFAko Gobernu Irekiko ekimenak

Imanol Lasa

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua
13:00

Gobernu Irekiko politikak: Gardentasun mahaia

Nazioarte eremuko, udaleko eta Foru Aldundiko esperientzien inguruko elkarrizketa

ADITUA:

Juana López

CGLUren Praktika Komunitatearen arduraduna Gardentasunean eta Gobernu Irekian
Gehiago irakurri
Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioko (FEMP) Nazioarteko Arloaren eta Europako Proiektuen burua. Zuzenbidean lizentziatua Murtziako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Masterra du Praktika Juridikoan, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatearen Masterra du Europar Batasuneko Zuzenbidean. Doktorea da Politika Zientzietan Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Politika Zientzietako eta Soziologiako Fakultateko irakasle lankidea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
PARTE HARTZAILEAK:

Haritz Ugarte

Gipuzkoako Foru Aldundiko Modernizazio Zerbitzuburua
Gehiago irakurri
Antolakuntzako Ingeniaritza Industrialeko lizentziaduna TECNUN Unibertsitatean, eta Kudeaketako Sistema Integratuen graduondoa. Modernizazio Zerbitzuko arduradun da 2012tik. Horren aurretik, Modernizazioko goi mailako teknikari eta Kalitateko Kontsultoretzako goi mailako teknikari izan zen, 204-2012 aldian.  Lehenago sektore pribatuan aritu zen lanean, proiektuetako buru, teknikari komertzial eta kalitateko kontsultore gisa.

Ana Telleria

Eibarko udaleko Ogasuneko zinegotzia eta Gobernu Irekiko arduraduna
Gehiago irakurri
Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua (EHU/UPV). Nazioarteko Ekonomian espezialitatea. Eibarko Udalean Ogasuneko zinegotzia eta Gobernua Zabalik gobernu irekiko delegaritzaren arduraduna da. Hirigintzako Departamentuaren arduradun eta Alkatetzako idazkari izan zen Eibarko Udalean 2013-2017 urteetan. 2009-2012 epealdian Eusko Jaurlaritzako Etxebitza, Herrilan eta Garraio Sailbururaren aholkulari izan zen Etxebizitzako Plangintza eta Prozesu Eragileetan.

Diego Gismondi (Santa Fe-Argentina)

Santa Feko gobernuaren Berrikuntza Publikoko idazkariordea da.
Gehiago irakurri
Diego Gismondi informazio sistemetako ingeniaria da, eta gaur egun Santa Feko gobernuaren Berrikuntza Publikoko idazkariordea da eta, arlo horretan sartzen baita Estatuko modernizazio politiken plangintza, koordinazio eta jarraipena, horietara bideratutako laguntzarekin batera. Dagoeneko 15 urtetik gorako esperientzia metatu du berrikuntzaren kudeaketaren arloan, erakunde publiko eta pribatuetan, eta buru izan da informazioaren eta komunikazioen teknologiak aprobetxatzetik abiatuta aldaketa-prozesuei ekin dieten zenbait proiektutan.
13:10
Bazkaria 14:05
 ;

Gobernu Irekiko politikak: Partaidetza mahaia

Nazioarte eremuko, udaleko eta Foru Aldundiko esperientzien inguruko elkarrizketa

ADITUA:

Arantxa Mendiharat

Kudeatzailea eta bitartekari kulturala
Gehiago irakurri
Ausaz aukeratutako herritarrei paper garrantzitsua ematen dieten demokrazia ereduez ere interesatzen da. Gaur egun elkarlanean ari da Participalab-ekin (Medialab Prado) Madrilen, Hiriaren Behatokia transformatzen, eta Democracy R&D sarearen, hausnartze demokrazia sustatzen duten nazioarteko erakundeen sare baten, kidea da.
PARTE HARTZAILEAK:

Joseba Muxika

Herritarren partaidetzarako Foru zuzendaria Gipuzkoako Foru Aldundian
Gehiago irakurri
Zuzenbidean Lizentziatua. Konstruzio enpresen zuzendaritzan MBA; Higiezinen Balorazio masterduna; Urbanizazio alorreko masterduna. Kontsultorea eta Proiektuen zuzendaria LKSn (2000- 2015). - Alkate Ordea Elorrioko Udalan (2011-2015) eta Zinegotzia Elgetako Udalean (2003-2011).

Maria Ubarretxena

Arrasateko alkatea
Gehiago irakurri
Giza Zientziak eta Enpresan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 2013-2015 aldian Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Sozialaren zuzendaria. 2013-2015 aldian Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren presidentea. 2011-2015 aldian Arrasateko Udaleko zinegotzia.

Bruno Kaufmann

Initiative and Referendum Institute Europe erakundearen presidentea
Gehiago irakurri
Kazetaria da Suitzako albiste kate batean. Oso aktiboki parte hartu du Global Forum on Modern Direct Democracy foroan; izan ere, zuzeneko demokraziari buruzko foro honen presidentekidea izan da, sortzailekidea ere bada, gainera. Halaber, people2power.info albiste atari globalaren editoreburua da.
15:15

ODS16 lokalizazioa: bakea, justizia eta erakunde sendoak

CGLU, OGP, EJ, GFA, probintzia eta nazioarteko esperientzien inguruko elkarrizketa

ADITUA:
 

Carlos Martínez

CGLUko Lehendakariordea
PARTE HARTZAILEAK:

Luis Petrikorena

Gobernu Irekiaren zuzendaria, idazkaritza nagusiaren arloa, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Gehiago irakurri
Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, merkataritza eta marketinean espezializatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. EEEren Enpresa Zientzietan EZn diplomaduna. Masterra Diseinu Grafikoan. Iberdrola Online proiektuaren Marketin/Merkataritza arduraduna. Dimentsio Plangintza Estrategikoaren zuzendaria. Komunikazio eta Marketin aholkulari independentea.

Iker Goiria

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kanpoko Harremanen zuzendari nagusia
Gehiago irakurri
Zuzenbidean lizentziatua. MBA Executive (Deusto). Masterra Aholkularitza Juridikoan (IE). Iparlat, S.A. enpresaren Zerbitzu Juridikoen zuzendaria 2001-2003 aldian. Laz Wrube, S.L. enpresako abokatua 2003 - 2004 bitartean. GARSE, S.A enpresaren zuzendari nagusia 2004 - 2006 bitartean. DBS, S.A. enpresaren zuzendari nagusia 2006 - 2012 bitartean. Lowendalmasaï enpresaren managerra 2012-2015 aldian.

Kontxi Odriozola

Bartzelonako diputatua
Gehiago irakurri
Licenciada en Psicología Social por la Universidad del País Vasco, Donostia, doctorada por la Universidad Autónoma de Barcelona, y Máster Ejecutivo en Diplomacia y Acción Exterior, por el Instituto Barcelona Estudios Internacionales y la Universidad Pompeu Fabra. Ha trabajado en el Gobierno Vasco, el Ayuntamiento de Donostia – San Sebastián y en la Diputación de Barcelona

Patrick M. Kazyak

Open Goverment Partnership
Gehiago irakurri
2018ko urrian sartu zen Gobernu Irekiaren aldeko Elkartean (Open Government Partnership, OGP). Bere kargutik, OGPren Tokiko Programa babesten du, tokiko gobernuak eta gizarte zibileko erakundeak engaiatuz. Horrez gain, OGPren bazkide den UCGL elkartearekin lan egiten du, Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren aldeko Komunitatearen garapenean.

Maria Julia Reyna

Santa Fe Probinbtziako (Argentina) Nazioarteko Harremanen eta Integrazioaren idazkaria
Gehiago irakurri
Zientzia Politikloan lizentziatua Rosarioko Unibertsitate Nazionalean (UNR).2012. urteaz geroztik Santa Fe Probintziako gobernuaren nazioarte arloan ari da lanean, Nazioarteko Harremanen eta Integrazioaren idazkari karguan. Plangintza Sozialeko irakasle titularra da Zientzia Politikoko eta Nazioarteo Harremanetako Fakultatean, Rosarioko Unibertsitate Nazionalean.

Edwin Miño

Congope-ko zuzendari exekutiboa (Ecuadorreko probintzietako-gobernu autonomoen kontsorzioa)
Gehiago irakurri
Toki mailako kudeaketan aditua. Administrazio Publikoan doktorea. Abokatua. Pentsamendu Politikoko gerente ohia, Politikaren Kudeaketako Idazkaritza Nazionalean. Garapen Ekonomikoko idazkari sektorial ohia, Pichincha Probintziako Gobernuan.
16:10

Kongresuko ondorioak eta itxiera

 

Imanol Lasa

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua
17:55

CGLUko Gardentasun eta Gobernu Irekiko praktika-komunitataren eta Eskualde Foroaren arteko bilera irekia

Etorkizuna Eraikiz Gunea (GFAko Jauregia)

IREKIA
9:30-12:00
agenda

Etorkizuna Eraikiz - Open minded governance for your future kongresuan izena eman:

Inscripción Congreso Internacional de Igualdad 2019

Lege oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimentzen dituzun datuak zurekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu. Indarrean dagoen datu babesen araudiarekin bat, jakinarazten zaizu zure oniritziarekin ematen dituzun datu pertsonalak ondorengo tratamendua izango dutela:

Tratamenduaren arduraduna: Diputatu Nagusiaren Kabinetea

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo@gipuzkoa.eus

Tratamenduaren helburua: Diputatu Nagusiaren Kabineteko eta Etorkizuna Eraikiz dinamikako ekimen eta deialdiak jakin araztea.

Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: interesdunak adostasuna adierazi duelako.

Datu pertsonalik ez zaie lagako hirugarrenei. Konfidentzialtasun osoz tratatuko dira.

Segurtasun neurriak: legez ezarritako neurrien babesean gordeko dira.

Gordetzeko epea: Mugagabea, helburua betetzen den bitartean.

Pertsonen eskubideak Interesdunek beraien datuak atzitu ahal izango dituzte, eta datuak zuzentzeko eskatu; eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko, datuei aurka egiteko edo tratamendua murrizteko eskatu, ondorengo helbidera eskaera bat bidaliz dbo@gipuzkoa.eus

Donostiari buruzko informazio gehiago

San Sebastian Region